Darién
Darién Panama ekialdeko probintzia da. Herrialdeko probintziarik handiena den arren, oso jende kopuru txikia bizi da bertan: 11.896,5 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 55.346 biztanle besterik ez zuen.[1] Hiriburua La Palma da.
Darién | ||
---|---|---|
Panama | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Panama | |
ISO 3166-2 | PA-5 | |
Hiriburua | La Palma (Panama) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 8°24′30″N 77°54′54″W | |
Azalera | 11.892,5 km² | |
Mugakideak | Chocó, Emberá-Wounaan, Guna Yala eta Panamako probintzia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 48.378 (2010) | |
Dentsitatea | 4,07 bizt/km² |
Geografia
Herrialdearen ekialdeko muturrean kokaturik dago. Iparraldean Panamako probintzia eta Kuna Yala ditu, mendebaldean Panamako probintzia eta Ozeano Barea, hegoaldean Ozeano Barea eta Kolonbia, eta ekialdean Kolonbia.
Historia
Vasco Nuñez de Balboak bertan sortu zuen Santa Maria la Antigua hiria 1510. urtean, espainiarrek Ameriketan sortu zuten lehena.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/12/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Superficie, población y densidad de población en la República según provincia, comarca, distrito y corregimiento. Censos de 1990 a 2010, Instituto Nacional de Estadística y Censo (INEC), contraloria.gob.pa (Noiz kontsultatua: 2017-12-19).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.