Darerka Irlandakoa
Santa Darerka edo Darerka Irlandakoa[1][oh 1] (irlanderaz: Darerca) Patrizio Irlandakoaren arreba izan zen. Hamabost seme izan zituela uste da, eta horietatik hamar apezpiku bihurtu ziren Irlandan[2]. Valentia uhartearen zaindaritzat hartzen zaio. Santa Darerka eguna martxoaren 22an ospatzen da[3].
Darerka Irlandakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Britainia Handia, IV. mendea |
Heriotza | Irlanda, V. mendea ( urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Conan Meriadoc (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Santutegia | |
Martxoaren 22 |
Bizitza
Ez da erraza Darerkaren bizitzako benetako gertakariak Erdi Aroko kondairatik bereiztea. Haren ospea, santu izateaz eta Irlandako apostoluaren arreba izateaz gain, santu askoren ama gisa dago[3]
Bi aldiz ezkondu zen. Lehen senarra Restituto zen. Hainbat seme izan zituzten: San Sechnall (Sekundino; santu-eguna: azaroaren 27a), San Nektan (ekainaren 17a), San Auxilio (data aldakorra martirologia ezberdinetan), San Diarmaid (apirilaren 24a), baita Dabonna, Mogornon, Drioc, Luguat eta Coemed Maccu Baird. Beste lau seme Irlandako idazleek esleitu zizkioten. Horrez gain, bi alaba izan zituen: Santa Eiche eta Santa Lalloc[3].
Lehen senarraren heriotzaren ondoren Chonasekin ezkondu zen. Both-chonais eliza sortu zuen azken horrek[3].
Kondairaren arabera, Bredach bisitatzean San Patriziok Aengus mac Ailill ordenatu zuen. Horren ondoren, hiru diakono topatu zituen, haren arrebaren semeak: San Reat (santu-eguna: martxoaren 3a), San Nenn (apirilaren 25a) eta San Aedh (abuztuaren 31a)[3].
Oharrak
- Euskaltzaindiaren 66. arauak honako hau gomendatzen du: "Santu-santen izenak gaurko euskal idazkeraz transkribatuko dira, geografia-izen bereziak euskaraz idazteko erabili diren irizpideei jarraituz: c grafemaren ordez, k eta z erabiliko dira".
Erreferentziak
- «Irizpideak» 66. Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 4 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- (Ingelesez) «St. Darerca of Ireland» Catholic Online (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
- (Ingelesez) «St. Darerca» «Catholic Encyclopedia» New Advent (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).