Darío Villalba
Darío Villalba Flores (Donostia, 1939ko otsailaren 22a – Madril, 2018ko ekainaren 16a) euskal herritar margolari eta argazkilari izan zen. Izotz gaineko patinatzailea izan zen, 1956ko neguko Olinpiar Jokoetan aritutakoa.
Darío Villalba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Darío Villalba Flórez |
Jaiotza | Donostia, 1939ko otsailaren 22a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2018ko ekainaren 16a (79 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, argazkilaria eta izotz gaineko patinatzaile artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Margolaria
Darío Villalba lanbidez margolaria zen, abangoardiaren jarraitzailea.[1] Bere familia artearekin oso lotuta zegoen tradizioz.
Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren eskolan ikasi zuen, eta 1957an zabaldu zuen bere lehen erakusketa. Aitzindaria izan zen margolaritza eta argazkilaritza uztartzen 1960ko urteetan.[2] Gizakia muturreko egoeretan erakutsi zuen bere koadroetan, eta maiz hartu zituen mina, gaixotasuna eta heriotza bere sormen lanen gai nagusitzat.[3]
Europako eta AEBetako bilduma publiko nahiz pribatu esanguratsuenetan agertzen dira bere lanak (Solomon Guggenheim, New Yorkeko Metropolitan museoa eta Osloko Arte Garaikidearen zentroa...). Madrilgo Reina Sofia zentroak atzera begirako erakusketa eskaini zion 2007an.
Euskal Herrian, besteak beste, Artium museoan, Donostiako San Telmo museoan, Kubo-Kutxa aretoan, Bilboko Guggenheim museoan eta Bilbo Arte aretoan erakutsi izan dituzte Villalbaren lanak, baita hainbat galeriatan ere.
Sariak eta errekonozimenduak
- 1973an Sao Pauloko Pintura Biurtekoaren nazioarteko saria.
- 1979an Liubiliana ko arte Grafikoaren Biurtekoan Epaimahaiaren nazioarteko saria.
- 1983an Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.
- 2002tik Espainiako San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kidea zen.
- 2003an Arte Ederretako Merituen Domina
Kirolaria
11 urterekin ikasi zuen izotz gainean patinatzen Filadelfian, garai hartan bere aita Espainiak bertan zuen kontsula zen eta. Geroago ere landu zuen eta 1956ko neguko Olinpiar Jokoetan aritzera heldu zen.
Olinpiar Jokoak
Hona hemen Olinpiar Jokoetan izandako emaitzak:[4]
Olinpiar Jokoak | Proba | Emaitza |
---|---|---|
Cortina d'Ampezzo 1956 | Patinaje artistikoa (banaka) | 14.a (finala) |
Munduko Txapelketa
Hona hemen Munduko Patinaje Artistiko Txapelketetan izandako emaitzak:
Txapelketa | Proba | Emaitza |
---|---|---|
Garmisch-Partenkirchen 1956 | Patinaje artistikoa (banaka) | 15.a (Finala) |
Erreferentziak
- ¿Primer patinador español en unos Juegos?
- (Gaztelaniaz) S.L., Titania Cía. Editorial,. «Darío Villalba, el pintor del dolor y el temblor de vivir - Viernes, 30 Enero 2015 12:54» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2018-06-16).
- Sarasola, Ainhoa. (2018-06-16). «Dario Villalba artista donostiarra hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-16).
- Fitxa