Daría Imbert
Daría Imbert Aranguren (Gasteiz, 1846 – 1938ko abenduaren 7a[1]) marrazkilaria, margolaria eta irakaslea zen. Daria izan zen Gasteizko Akademian marrazketa eskolak eman zituen aurreneko emakumea[2][3].
Daría Imbert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daría Imbert Aranguren |
Jaiotza | Gasteiz, 1846 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | 1938ko abenduaren 7a (91/92 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Familia | |
Aita | Carlos Imbert |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marrazkilaria eta irakaslea |
Carlos Imbert frantziar eskultorearen alaba eta Salvador Azpiazu Imbert gasteiztar marrazkilaria, ilustratzailea eta argazkilariaren ama zen.
Bizitza
Carlos Imbert frantziar eskultorearen eta Cándida Aranguren Arberasen alaba zen.[4]
1866ko abuztuaren 19an Joaquín Aspiazu Sainzekin ezkondu zen Gasteizko San Migel Goiangeruaren elizan.[5] Harekin familia osatu zuen.
1938ko abenduaren 7an hil zen 92 urte zituela.[1]
Ohoreak
- 2022 Gasteizko Udalak “Daría Imbert Aranguren parkea” izendatu zuen Lakuako parkea. Herri-ekimenez proposatutako izenetako bat izan da.[6]
Erreferentziak
- Gasteizko Santa Isabel hilerriko San Prudentzio kalea, 86. zenbakidun hilarria.
- VIVES CASAS, Francisca, La Academia de Bellas Artes de Gasteiz (1818-1889), Gasteiz,2000.
- Manzanos Arreal, Paloma. (2001). Emakumeak Vitoria-Gasteizen mendeetan zehar. Vitoria-Gasteizko Udala ISBN 84-95577-21-6..
- Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. Bataio-erregistroak. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 30a).
- Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. Ezkontza-erregistroak. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 30a).
- Gasteizek aurrera jarraitzen du kale-izendegi berdinzaleagoa bat osatzeko konpromisoan, emakumeei 9 espazio gehiago eskainiz « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.