Daphne du Maurier

Daphne du Maurier (Londres, Erresuma Batua, 1907ko maiatzaren 13a – Par, Kornualles, Erresuma Batua, 1989ko apirilaren 19a) idazlea izan zen, Ingalaterrako irakurrienetako bat. Haren eleberriei giro gotikoa darie, eta maitasuna, abentura, herrimina eta suspensea bezalako osagaiak dituzte.

Daphne du Maurier

Daphne du Maurier 1930 urte inguruan.
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaphne Busson du Maurier
JaiotzaLondres, 1907ko maiatzaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaPar (Kornualles) eta Kornualles, 1989ko apirilaren 19a (81 urte)
Familia
AitaGerald du Maurier
AmaMuriel Beaumont
Ezkontidea(k)Frederick Browning (en) Itzuli  (1932ko uztailaren 19a -  1965eko martxoaren 14a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea, gidoilaria, antzerkigilea, biografoa eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Daphne du Maurier
Genero artistikoaGothic literature (en) Itzuli

dumaurier.org
IMDB: nm0238898 Allocine: 37040 IBDB: 4968
Last fm: Daphne+Du+Maurier Musicbrainz: 9d862d05-117d-4d28-90a7-2959a5334420 Discogs: 761045 Find a Grave: 19942 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Daphne du Maurier Londresen jaio zen, hiru alabatan erdikoa. Gurasoak Sir Gerald du Maurier aktore, produktore eta manager ezaguna eta Muriel Beaumont aktorea izan ziren (amaren osaba William Comyns Beaumont.[1] zen, kazetari eta idazle ezaguna). Ahizpa zaharrena Angela du Maurier idazlea zuen, eta ahizpa gazteena, berriz, Jeanne du Maurier, pintorea.

Era berean, Daphneren aitona George du Maurier Punch aldizkariko idazle eta marrazkilaria zen, Trilby eleberriko “Svengali” pertsonaia asmatu zuena.

Daphneren lehengusuak Llewelyn Davies haurrak ziren , J. M. Barrie idazlearentzat inspirazio izan zirenak Peter Pan or The Boy Who Would not Grow Up idazteko.

Txikitan, kultura handiko ingurunean hazi zen eta heziketa oso ona jaso zuen gurasoengandik; gainera, garai hartan antzerki munduko aktore asko ezagutu zituen, aita oso ezaguna zelako.

1932an militar batekin ezkondu zen: Frederick Arthur Motague Browning, Sir izendatu zutena Lehen Mundu Gerrako heroia izan zelako. Ezkontzan ez zen oso zoriontsu izan.[2] Hiru seme-alaba izan zituen.

  • Tessa (1933an jaioa), lehendabizi, Peter de Zulueta maiorrarekin ezkondu zena eta, dibortziatu ostean, 1970ean David Montgomery-rekin, Montgomery Alameingo bigarren bizkondea, alegia.
  • Flavia (1937an jaioa), Alastair Tower kapitainarekin ezkondu zena eta, dibortzioaren ostean, Sir Peter Leng generalarekin.
  • Christian (1940an jaioa), argazkilaria eta zinegilea. Olive White-ekin ezkondu zen (Miss Irlanda 1961 izandakoa).

Daphnek Bizitza gehiena Menabilly etxe nagusian eman zuen, Fowey-n, Kornuailesko itsasaldean (txoriak ikuskatzea maite zuen) eta, 1965ean alargundu ostean, Kilmarth-era joan zen (Par, hau ere Kornuailesen). Idazlan askoren agertoki izan ziren inguru haiek.

1989ko apirilaren 19an hil zen bere etxean, 81 urterekin, eta errautsak Kornuailesko kostaldeko Fowey labarretatik behera bota zituzten itsasora.[3][4]

Bakartia zela esan ohi zen eta gutxitan nahi izan zuen elkarrizketatua izatea, baina lagunen artean hurbila eta alaia zela esan izan da. Zubi luzeegia filmean bere senarraren irudi txarra ematen zutela-eta, prentsara idatzi zuen hori gezurtatuz[5]

Hil ostean, Margaret Forster bere biografoak bisexuala zela argitaratu zuen,[2] eta harremanak izan zituela Gertrude Lawrence aktorearekin eta Ellen Doubledayk erakartzen zuela ere bai (Ameriketako Estatu Batuetako bere editorearen emaztea zena). Familiak ukatu egin zuen.

“Dame” izendapena jaso zuen.

Lana

Diruduna zuen familia, baina idazle izatetik bizi izan nahi izan zuen beti. Sendiaren harremanek lagundu egin zioten idazle-ibilbidea egiten eta horrela hasi zen lehen lanak argitaratzen osabaren ''Bystander'' aldizkarian.

Hogeita lau urte zituela argitaratu zuen lehen eleberria, The Loving Spirit («Amodiozko katea», 1931), eta berehalako arrakasta izan zuen.

Aita, Gerald du Maurier, aktore ospetsua zen eta, haren bizitzan oinarrituta, Gerald, A Portrait (1934) argitaratu zuen.

1936koa da bere lehen best-sellerra: Jamaica Inn («Jamaikako aterpea»). Eleberri horretan piratak, kontrabandistak, arriskuan dauden emakume ederrak, eta ezkutuko maitasunak biltzen dira. Liburu horretan oinarrituz, Alfred Hitchcockek film bat egin zuen. Hogeita hamar urte zituenerako, idazle ospetsua zen mundu osoan eta ikaragarri aberatsa.

Hitchcockek Daphne du Maurieren beste bi lan zinemaratu zituen: Rebecca eleberria (1938) (Rebecca filma, 1940) eta The Birds (1952) kontakizun laburra (The Birds filma, 1963).[6]

Haren beste lan batzuk The King's General («Erregeren jenerala», 1946), My Cousin Rachel («Nire lehengusina Rachel», 1951) eta The Infernal World of Branwell Brontë («Branwell Brontëren infernua», 1960) dira.

Erreferentziak

  1. "Daphne du Maurier Biography" in eNotes. .
  2. Forster, Margaret. (1993). Daphne du Maurier: The Secret Life of the Renowned Storyteller. Chatto & Windus ISBN 978-0385420686..
  3. Daphne du Maurier in Oxford Dictionary o National Biography. .
  4. Wilson, Scott. (2016). Resting Places: The Burial Sites of More Than 14,000 Famous Persons. McFarland & Company, Inc..
  5. Cook, Judith. (1991). Daphne: Portrait of Daphne Du Maurier. Londres: Bantam Press ISBN 9780593020838..
  6. (Ingelesez) «Five Daphne du Maurier adaptations», Telegraph.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.