Danzig Hiri Askea
Danzigeko Hiri Askea (Freie Stadt Danzig alemanez, Wolne Miasto Gdańsk polonieraz) 1920ko ekainaren 10ean eratutako hiri-estatu autonomoa izan zen. Gaur egun, Gdansk hiri poloniarra (1772tik 1920ra, Prusiaren barne) Versaillesko Itunaren (1919) III. zatiko IX. atalak esandakoen arabera eratu zen. Era horretan, Alemaniarekiko independentzia lortuta, Nazioen Ligaren esku geratu zen eta Poloniak pribilegio ekonomiko eta diplomatikoak jaso zituen, hiri horren babesle bihurtu zelako.
Danzig Hiri Askea Freie Stadt Danzig Wolne Miasto Gdańsk | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1920 – 1939 | |||||||||||
Nazioen Ligaren agintean | |||||||||||
| |||||||||||
Ereserkia Fitxategi:''Für Danzig'' Goiburua Nec Temere, Nec Timidi «Ez ausartegi, ezta beldurti ere» | |||||||||||
Danzig Hiri Askearen kokapena Europan, Bigarren Mundu Gerra aurretik | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Danzig | ||||||||||
Biztanleria | 366.730 (est. 1923an) | ||||||||||
Azalera | 1.966 km2 km² | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Dirua | Danzigeko florina = 100 pfennige (Danziger Gulden alemanez) | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Alemaniera eta poloniera | ||||||||||
Historia | |||||||||||
Sorrera | 1920 | ||||||||||
Desagerpena | 1939 | ||||||||||
|
1939an Hirugarren Reichak Danzig okupatu zuenez gero, hiri askearen dohaina izateari utzi egin zion. Bigarren Mundu Gerraren amaieran ostera, Poloniari egokitu zitzaion lurraldea.
Jatorria
1807an, Napoleon I.ak estatu sasi autonomoaren dohaina eman zion hiriari. Baina 1815an, Vienako Batzarraren ostean, hiria berriro Prusiaren barnean geratu zen. Hala ere, 1919an, Versaillesko Itunarekin Danzig hiriak aurreko autonomia berreskuratu zuen, alabaina, Nazioen Liga eta Poloniaren kontrolpean.
Hiri-estatuaren ezarpena
1919an Lehenengo Mundu Gerra amaitu zenean, Danzigeko hiria lurraldeen arteko tirabiren gunea bilakatu zen. Alde batetik, Alemaniak lurralde bera eskatzen zuen, bertan jatorri alemaniarreko biztanleria ugaria zelako; bestalde, Poloniak hiria aldarrikatzen zuen, Itsaso Baltikorako zuten sarbide bakarra zelako. Haren legezko jatorria Versaillesko Itunaren akordioan (100-108 artikuluetan) datza, honako hau adierazten baitzuen, hain zuzen:
- Danzig hiria ez zen estatu gisan ezarri, nazioarteko hiri aske gisan baizik, Poloniaren babesarekin: herrialde hori atzerrian hiria ordezkatzaile zen eta kanpoko defentsaren arduradun, 1920ko akordioak Nazioen Ligak berretsi ostean.
- 1922an atondutako Konstituzioa zuen hiriak eta Nazioen Ligaren bermeaz gozatzen zuen eta Senatua eta Dieta osatzen zuten.
- Poloniari zegokionez, Danzigeko hiriak itsasontzi poloniarren berdintasuneko jarrera bermatu behar zuen; geroago, 1932ko abuztuaren 13an eta 1933ko irailaren 18an gerra-ontzi poloniarren arauketa ezarri zuen.
- Danzigek eta Poloniak aduana-batasuna eratu zuten.
- Hiri askeko tranbideak Poloniak erabiltzea bermatuta zegoen.
- Danzig eremu frankoa zen, Portuko Kontseilua kudeatzaile, bi lurraldeetako komisarioek osatzen zuten.
- Atzerriko harremanetarako, Hiri Askearekin lotutako harreman diplomatiko oro Poloniaren esku zeuden.
- Nazioen Liga hiriko babesaren arduraduna zen, 10. artikuluak berresten zuenez.
Politika
Alemanak ziren nagusi bertan (%95a) eta alderdi naziak irabazi zituan han hauteskundeak 1933an botoen %50 lortuz.
№ | Izen-deiturak | Hasiera | Amaiera | Alderdia |
---|---|---|---|---|
Danzigeko Senatuaren Presidenteak | ||||
1 | Heinrich Sahm | 1920ko abenduaren 6an | 1931ko urtarrilaren 10ean | Ez |
2 | Ernst Ziehm | 1931ko urtarrilaren 10ean | 1933ko ekainaren 20an | DNVP |
3 | Hermann Rauschning | 1933ko ekainaren 20an | 1934ko azaroaren 23an | NSDAP |
4 | Arthur Karl Greiser | 1934ko azaroaren 23an | 1939ko abuztuaren 23an | NSDAP |
Estatuaren Presidenteak | ||||
5 | Albert Forster | 1939ko abuztuaren 23an | 1939ko irailaren 1ean | NSDAP |
Nazioen Ligako Komisario Gorenak
Nazioen Ligako lurralde agintadunak ez bezala, Danzigeko Hiri Askeak (Sarreko arroaren lurraldea bezala) Nazioen Ligako kontrolpean iraun zuen. Hala eta guztiz, praktikan, Poloniak kontrolatzen zuen.
Hainbat herrialdetako ordezkariek Komisario Gorenaren eginkizuna bete zuten:
№ | Izen-deiturak | Aldia | Herrialdea |
---|---|---|---|
1 | Reginald Thomas Tower | 1919–1920 | |
2 | Edward Lisle Strutt | 1920 | |
3 | Bernardo Attolico | 1920 | |
4 | Richard Cyril Byrne Haking | 1921–1923 | |
5 | Mervyn Sorley McDonnell | 1923–1925 | |
6 | Joost Adriaan van Hamel | 1925–1929 | |
7 | Manfredi di Gravina | 1929–1932 | |
8 | Helmer Rosting | 1932–1934 | |
9 | Seán Lester | 1934–1936 | |
10 | Carl Jakob Burckhardt | 1937–1939 |
Populazioa
Nazionalitatea | Alemana | Alemana eta poloniera |
Poloniera, kaxubiera, masuriera |
Errusiera, ukrainera |
Hebreera, yiddisha |
Sailkatu gabeak | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Danzigtarrak | 327.827 | 1.108 | 6.788 | 99 | 22 | 77 | 335.921 |
Danzigtarrak ez zirenak | 20.666 | 521 | 5.239 | 2.529 | 580 | 1.274 | 30.809 |
Guztira | 348.493 | 1.629 | 12.027 | 2.628 | 602 | 1.351 | 366.730 |
Ehunekoa | % 95,03 | % 0,44 | % 3,28 | % 0,72 | % 0,16 | % 0,37 | % 100 |
Erlijioa
1924an, biztanleriaren % 54,7 protestantea zen (220.731 lagun inguru, gehienak luteranoak, Antzinako Prusiar Eliza barne); % 34,5, katolikoa (140.797 pertsona); eta % 2,4, judutarra (9.239 pertsona); halaber, beste zenbait gutxiengo protestante ere baziren: 1.934 kalbinista, 1.093 bautista eta 410 humanista erlijioso. Era berean, 2.129 disidente ziren, 1.394 biztanlek beste izendapeneko erlijioetan sinesten zuten eta 664 hiritarrek erlijiogabetzat zuten euren burua. Judutarren komunitateak 1910an 2.717 jarraitzaile zituen, 7.282 1923an eta 10.448 1929an, Polonia eta Errusiatik bertaratutako etorkinak, batik bat.