Danubio Urdina

Danubio Urdina (alemanezko jatorrizko izenez An der schönen blauen Donau op. 314, "Danubio urdin ederrean") Johann Strauss (semea)k 1867an idatzitako bals bat da, eta, beharbada, bere lanik ezagunena.

Danubio Urdina
Jatorria
Sorrera-urtea1866
Estreinaldi-data1867ko otsailaren 15a
IzenburuaAn der schönen blauen Donau
Ezaugarriak
Genero artistikoaconcert waltz (en) Itzuli
TonoaRe maior
Bestelako lanak
MusikagileaJohann Strauss
Argumentu nagusiaDanubioa

IMSLP: An_der_schönen_blauen_Donau,_Op.314_(Strauss_Jr.,_Johann) Allmusic: mc0002395606 Edit the value on Wikidata

Historia

1867ko otsailean, Wiener Männergesangvereingo zuzendaria zen Johann von Herbeckek bere koroarentzat bals bat idazteko eskatu zion Johann Straussi. Herbeckek denbora asko zeraman gizonezkoen koroko errepertorioarekin nahigabetuta, bere ustez mediokrea eta grisa zena, horren ondorioz bals koral "bizi eta alai" bat nahi zuelarik urte horretako inauterietarako. Letra koro elkarteko olerkari finkoak idatziko zuen.

Strauss lanean jarri zen, eta laster amaitu zuen enkargua, bere laurehun balsetatik ezagunena izango zena.

Garai hartan Vienan porrotezko giro bat zegoen 1866an Prusiaren aurka Zazpi Asteetako Gerran porrota jasan ondoren.

Balsaren letra idazteko enkargua jaso zuen Josef Weyl polizia komisarioak bere sentimendu politikoak adierazteko probestu zuen aukera. Koruko kideei ez zitzaien letra gustatu eta builaka protestatu zuten abestia entseatu behar izan zutenean. Euren indignazioa musikarekikoa ere bazen. Baina Herbeckek eta balsa eskainia zegoen Nikolas Dumba arteen patroiak korukideak baretu ahal izan zituzten, hala Strauss iraindua senti ez zedin.

1867ko otsailak 13an balsa Diana Aretoan estreinatu zen Rudolf Weinburmen zuzendaritzapean. Konposatzailearen anaiak ziren Josef Strauss eta Eduard Straussek sortutako orkestrak lagundu zuen koroa. Balsa ondo joan zen arren, ez zen erdipurdikoa baino askoz gehiago izan.

Straussek honakoa komentatu zuen bere anaia Josefekin:

« Pikutara bals bedeinkatua! Soilik kodagatik sentitzen dut, gogokoago izango zutela uste nuena.  »

Baina Johann Straussek berak balsa (kororik gabe) Parisko Nazioarteko Erakusketan zuzendu zuenean, urte horretako udan bertan, arrakasta itzela izan zuen, eta berehala lortu zuen ospe handia.

Galesko printzeak gonbidatua, Straussek Ingalaterran zuzendu zuen, non sei kontzertutan jo zen Covent Gardenen.

Aste batzuk beranduago munduko toki guztietara inprimatutako partituraren milioi bat ale irten ziren. Musika inprimaketarako garai hartan erabiltzen ziren kobrezko plantxak soilik 10.000 aletarako erabil zitezkeen, gehiegizko kopurua melodiarik ezagunenentzat ere. Alabaina, ehun plantxa erabili behar izan ziren Danubio Urdinaren partitura inprimatzeko.

Franz von Gernerthek honakoa dioen letra berri bat idatzi zuen:

« Danubio urdina! Haran eta larreetan zehar zure olatuak doaz leunki. Gure Vienak agurtzen zaitu. Zure zilarrezko zintak hondartzak eta hondartzak lotzen ditu, eta bihotz zoriontsuek zure ertz ederretan zehar abesten dute.  »

Zenbait ingelesezko itzulpen egin ziren, horietako bat Charles Dunnek. Frantziak ere badu bere bertsioa. Wekerlin konposatzaileak ahots bakarrarentzat egokitu zuen Jules Barbierren letrarekin.

Gaur egun, Danubio Urdina musika klasikoko lanik ezagunenetakoa da. Vienar sentimendu kutsuek Austriako bigarren ereserki nazionala bihurtu dute, eta Vienako Urteberri eguneko kontzertuko ohiko "bis"etako bat da. Oso ohikoa da Latinoamerikan balsa dantzatzea ezkontzetako jaietan, Danubio Urdina balsik erabiliena delarik.

Letra

Jarraian, alemanezko jatorrizko letra eta euskarazko bere itzulpena agertzen dira:

An der schönen blauen Donau

Donau so blau, so schön und blau,
durch Tal und Au wogst ruhig du hin,
dich grüßt unser Wien, dein silbernes Band
knüpft Land an Land und fröhliche Herzen
schlagen an deinem schönen Strand.

Weit vom Schwarzwald her eilst
du hin zum Meer,
spendest Segen allerwegen,
Ostwärts geht dein Lauf,
nimmst viel Bruder auf:
Bild der Einigkeit für alle Zeit!
Alte Burgen Seh'n nieder von den Höh'n,
grüssen gerne dich von ferne
und der Berge Kranz,
hell vom Morgen glanz,
spiegelt sich in deiner Wellen Tanz.

Die Nixen auf dem Grund,
die geben's flüsternd kund,
was alles du erschaut,
seit dem über dir der Himmel blaut.
Drum schon in alter Zeit
ward dir manch Lied geweiht;
und mit dem hellsten Klang preist
immer auf's Neu dich unser Sang.

Halt an deine Fluten bei Wien,
es liebt dich ja so sehr!
Du findest, wohin du magst zieh'n,
ein zweites Wien nicht mehr!
Hier quillt aus voller Brust
der Zauber heit'rer Lust,
und treuer, deutscher Sinn streut
aus seine Saat von hier weithin.

Danubio urdin ederrean

Danubio hain urdin, hain eder eta urdin,
haran eta zelaian zehar oraindik beherantz doa,
Gure Vienak agurtzen zaitu, bere zilarrezko zintak,
lur guztiak elkartzen ditu eta bihotzeko alaitasunak
erribera ederra jotzen du.

Oihan Beltzetik urrun
korrika zoaz itsasorantz
guztia bedeinkatuz.
Ekialderantz zoaz
anaia asko hartuz
Garai guztietako batasun irudia!
Antzinako gazteluek goitik ikusten zaituzte,
eta urrundik agurtzen dute
eta mendi malkartsuak
goizean dizdiratzen dutenak,
zure olatuen dantzan isladatzen dira.

Sirenek hondoan,
zeru urdinpean
entzuten duzuna,
xuxurlatzen dute.
Zure igaroeraren zarata
duela askoko abesti bat da
eta soinurik dizdiratsuenek
ez dituzte beti eramaten.

¡Mantendu zure olatuak Vienan,
horrenbeste maite zaituena!
Edonora zoazela
Ez duzu Viena bezalako beste tokirik aurkituko!
Hemen bota bere biriketatik
desira zoriontsuen magia
eta leial, hedatu germaniar sentimendua
bere uretan zehar ereinez.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.