DantzanGo! (telebista saioa)
DantzanGo! ETB 1eko talent showa da. Zuriñe Hidalgok aurkezten du eta Ainhoa Alzibarrek zuzendu. Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia da eta 2018ko irailaren 12an estreinatu zen.
DantzanGo! | |
---|---|
Formatua | Talent show |
Aurkezlea(k) | Zuriñe Hidalgo |
Iraupena | 75 minutu |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hizkuntza | Euskara |
Ekoiztetxea(k) | Pausoka Entertainment |
TB Katea | ETB1 |
Ordutegia | Asteazkenetan 22:30etan (Ostiraletan errepi. 21:00etan) |
Emisioa | 2018ko irailaren 12a – 2018ko azaroaren 7a |
Denboraldia(k) | 1 |
Atal kopurua | 8 (+ berezi 1) |
Audientzia | %0,7 |
Asteazkenetan, 22:00etan emititzen da saioa eta ostiraletan 21:00etan errepikapena ematen dute, Bago!azen ordutegi berean. Bago!azen saio antzekoa da. Betan abestu egiten dute lehiakideek eta honetan berriz dantza.
Talent show honetan dantza taldeek hartzen dute parte eta irabazleak hainbat saria izango ditu: Euskal Telebistako Gabonetako saio berezi batean aritzea eta dantza eskola batean ikastaroa jasotzea.[1]
Saioaren azalpena
Dantza estilo ezberdinak egiten dituzten taldeak elkarren aurka aritzen dira. Dantza modernoa, klasikoa, euskal dantzak, balleta, breakdance-a... Talde bakoitza sei-zazpi lagunek osatzen dute.
Programa bakoitzean, zortzi dantza talde aritzen dira lehian eta talde bakoitzak koreografia bat sortu behar du. Koreografia hauetan gainera, pertsonaia ospetsu batek hartzen du parte. Beraz, talde bakoitzak gai izan behar du koreografia bat sortu eta bertan pertsonaia ezagun hori sartzeko (Bago!azen coachak bezala).
Lehenengo bost programetan, saio bakoitzean, talde irabazle bat egongo da eta baita talde kanporatu bat ere. Hauen ordez, saio bakoitzean beste talde bat sartuko da. Talde irabazlea eta galtzailea erabakitzeko eta balorazioak egiteko hiru epaimahaikide daude. Bosgarren saiotik aurrera ordea, taldeak kaleratzen doaz eta ez dira talde berriak sartzen. Horrela finalera lau talde iritsi arte.[2]
Denboraldi amaieran, finalean irabazten duen taldeak hainbat sari izango ditu: Euskal Telebistako Gabonetako saio berezi batean aritzea eta dantza eskola batean ikastaroa jasotzea.
Denboraldiak
Denboraldia | Atalak | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||||
1. denboraldia | 8 + 1 | 2018ko irailaren 12a | 2018ko azaroaren 7a | ----- | %0,7 |
Atalak eta audientziak
Atala | Saioaren ezaugarriak | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | 2018ko irailaren 12a | %1,2 (%1,3) | ||
2 | 2018ko irailaren 19a | 7.000 ikusle | %1,2 (%2,4) | |
3 | 2018ko irailaren 26a | %0,4 (%1,1) | ||
4 | 2018ko urriaren 3a | %0,7 (%2,0) | ||
5 | 2018ko urriaren 10a | 6.000 ikusle | %0,8 (%1,9) | |
6 | 2018ko urriaren 17a | %0,5 (%1,7) | ||
7 | 2018ko urriaren 24a | %0,6 | ||
8 | (Finala) Irabazlea: 'B Wild' (Barakaldo) | 2018ko azaroaren 7a | 2.000 ikusle | %0,4 (%0,6) |
Saio bereziak
Zenb. | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | DantzanGo! finalerako bidean (Momenturik onenen bilduma) | 2018ko urriaren 31a | %1,2 (%2,1) |