Dantxariak

Eskultura hau Juanito Lope-k (Tolosa, Gipuzkoa, 1917ko irailaren 12a —- 1981eko irailaren 1a), egin zuen 1976. urtean. Tolosan oso famatua zen, horregatik, Juanitoren eskultura eta marrazkiak eskertzeko omenaldi asko egin zaizkio, adibidez, Iñaki Moyuak, buruhandia egin zion,  eta horrelako beste hainbat omenaldi izan ditu. [1]

Dantxariak, Juanito Lope 1976.

Osaera

Kare harrizko bloke bat da eta aurrean erliebean brontzez egindako irudia du. Zezen plaza eta Tolosako futbol estadioaren artean kokatzen da. Irudi honetan txistulariak dantzariekin azaltzen dira eta dantzarien omenez eginda dago. [1]

Loperen erliebean ikus daiteke danbor-txistulariaren garrantzia, dantza eta dantzen musika egiteaz arduratzen dela, bai ekitaldi ofizialetan, bai ekitaldi erlijiosoetan, jaietan edo bestelakoetan.[1]

Erreferentziak

  1. «P�gina Danza» web.archive.org 2017-02-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.