Danteren txalupa
Danteren txalupa edo Dante et Virgile aux enfers (Dante eta Virgilio infernuetan) Eugène Delacroix margolari frantsesak 1822an margotutako olioa da. Delacroixen hasierako lanetariko bat da; lan honek nolabait ezagutzera eman zuen. Errealismoko margolariek eta inpresionistek maisulana bezala hartu zuten.[1]
Danteren txalupa Dante et Virgile aux enfers' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Eugène Delacroix |
Sorrera-urtea | 1822 |
Izenburua | Dante et Virgile aux enfers, dit aussi La Barque de Dante eta Dante und Vergil in der Hölle |
Mugimendua | erromantizismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 189 () × 241,5 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Jainkotiar komedia |
Kokapena | |
Lekua | Room 700 (en) |
Bilduma | Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | INV 3820 |
Jabea | Frantziar Estatua |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1822 (en) Delacroix (1798-1863) (en) |
Gaia
Margolanaren gaia Danteren Jainkotiar komedia liburutik atera zuen Delacroixek. Eszenak Dante Alighieri Virgiliorekin batera Infernua bisitatzen erakusten digu. Txalupak Phlegyasek, Lapitarren erregeak, eramaten du. Hain zuzen ere, infernuko bosgarren zirkulua da, kondenatuak Estigiaren uretan dauden tokia.
Deskribapena
Itsasontzian bi protagonistak ikusten ditugu. Danteri bere txano gorriarekin ezagutzen zaio; horrela errepresentatzen zitzaion Erdi Aroan. Virgiliok buruan erramu-koroa darama. Phlegyasek, bizkarra emanda, lema maneiatzen ari da. Argiak erdiko bi poetak argitzen ditu. Txalupatik zintzilik madarikatuen gorputzak ikusten ditugu. Paisaia beldurgarria da: zeru iluna, ezkerrean hiri bat sutan, zeru iluna... Margolana benetan dramatikoa da.
Erreferentziak
- .
Kanpo loturak
- (Frantsesez):Louvreko museoaren katalogoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danteren txalupa |