Dante eta Virgilio infernuan
Dante eta Virgilio infernuan (frantsesez: 'Dante et Virgile'), baita Dante eta Virgilio gisa ezatutua ere, William-Adolphe Bouguereau margolari frantsesak 1850ean egin zuen margolan ospetsua da. Olioaz egina, 281 × 225 zm. ditu. Gaur egun Parisko Orsay museoan erakusten da. Estilo aldetik akademizismoan kokatu daiteke.
Dante eta Virgilio infernuan | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | William-Adolphe Bouguereau |
Sorrera-urtea | 1850 |
Izenburua | Dante et Virgile |
Mugimendua | Akademizismoa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 280,5 () × 225,3 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa, biluzia eta figure painting (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Jainkotiar komedia Danteren Infernua |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa |
Bilduma | Orsay museoa |
Inbentarioa | RF 2010 8 |
Jabea | Frantzia |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1850 (en) |
Gertaera nabarmenak | 2010 dation in payement in French civil law (en) |
Gaia
Margolariak Danteren Jainkotiar Komediaren pasarte bat erabiltzen du, Virgilioren eta Danteren sarrera infernuko zortzigarren zirkuluan deskribatzen duena, alegia; han faltsifikatzaileak dauden. Poetek bi arima kondenatu ikusten dituzte: Capocchio, alkimista heretikoa, eta Gianni Schicchi; azken honek Capocchiori lepoan hozka egin zion. Schicchi XIII. mendean Florentzian bizi izan zen pertsonalitate historikoa izan zen, beste pertsonak ordezkatzeko zuen gaitasunagatik ospetsua, eta, horregatik, infernura bidalia. Bouguereauk Danteren idazkietan oinarritu zen ere bai beste lanak burutzeko, besteak beste, Aingeruek Paradisura eramandako arima margolana.[1]
Jean-Léon Gérôme
Jean-Léon Gérôme izenburu bereko margolana egin zuen nahiz eta oso desberdina izan.