Dante's Peak
Dante's Peak Roger Donaldsonek zuzendutako 1997ko filma da, eta AEBetako mendiaren ondoan dagoen herri batean sumendi batek sortutako hondamendia eta arazoak kontatzen ditu.[1] Universal Pictures eta Pacific Western ekoiztetxeek ekoiztu zuten. Kritika negatiboak jaso zituen kritikoen aldetik, baina bataz bestez arrakastatsua izan zen.[2]
Dante's Peak | |
---|---|
John Frizzellen filma | |
Egilea(k) | John Frizzell |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Dante's Peak |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | hondamendi filma, ekintza-filma, abenturazko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roger Donaldson |
Gidoigilea(k) | Leslie Bohem |
Antzezlea(k) | |
Pierce Brosnan Linda Hamilton Charles Hallahan Jeremy Foley Jamie Renée Smith (en) Grant Heslov Arabella Field Christopher Murray Elizabeth Hoffman Heather Stephens Justin Williams (en) Lee Garlington Tzi Ma (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gale Anne Hurd |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Conrad Buff IV (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Marvin March (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Newton Howard John Frizzell |
Argazki-zuzendaria | Andrzej Bartkowiak |
Jantzi-diseinatzailea | Isis Mussenden (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Washington eta Ur-jauzien mendikatea |
Argumentu nagusia | Sumendi-erupzioa |
Ameriketako Estatu Batuetan 1997 otsailaren 7an estreinatu zen. Herrialde hortako zinemetan filmeak 67 milioi dolar eskuratu zituen, eta nazioarte mailan 111 milioi dolar.
Gale Anne Hurd eta Hamiltonen hirugarren film-kolaborazioa da, biek Terminator lehen bi filmetan lan egin zutelarik.[2]
Argumentua
1993an, Harry Dalton bolkanologoa eta Marianne, haren neskalaguna, Kolonbiako erupzio batetik ihes egiten saiatzen dira. Irteterakoan, hondakin zati batek kamioiaren teilatua zeharkatu eta Marianne hil egiten du.[2]
Lau urte geroago, Harry Daltonek aktibitate sismiko arriskutsu bat antzeman du eta Dante 's Peak, ipar-mendebaldeko herri lasai bat,inguruan erupzio bat izan daitekeela ohartarazi du itzalitako sumendi itzel batek koroatua. Baina inork ez die bere abisuei sinesten beranduegi den arte. Sumendia erupzioan sartzen da eta izua nagusi den biztanleria ihes egiten saiatzen da. Harry alkatearekin (Linda Hamilton) eta bere seme-alabekin ihes egiten saiatuko da[1]
Produkzioa
Grabazio nagusia 1996ko maiatzaren 6an hasi zen. Wallacen, Idahon, filmatu zuten.[2]
Filmearen zenbait alderdik, hala nola laba eta piroteknia fluxuek, Digital Domain, Ranch Entertainment eta CIS Hollywoodek sortu zuten.[2]
Lokalizazioak [3]
- Wallace, Idaho (fikziozko herria)
- Baker Hot Springs, Mount Baker National Forest, Washington
- Mount Saint Helens National Volcanic Monument, Washington
- Agua Dulce, Kalifornia.
- Puntu Dume Post Office, Malibu, Kalifornia (USGSren David A. Johnston Cascs Volcano behatokian)
Harrera kritikoa eta komertziala
Jasotako kritikak oro har pobreak izan ziren, % 28ko iruzkin positiboekin, Rotten Tomatoes webgunearen arabera.[4]
Harrera komertziala kritikoa baino hobea izan zen, 18 milioi dolar baino gehiago bildu zituen estreinaldiko lehen asteburuan Estatu Batuetan, eta guztira 67 milioira iritsi zen. Nazioarteko diru-bilketak batuta, azken zifra 178 milioikoa izan zen, aurrekontua 116 milioi dolarrekoa izanez.[5]
"Volcano" rekin batera argitaratu zen. Bi filmak aldi berean filmatu ziren, eta lehia bizia izan zuten aurreprodukzioan. Horren ondorioz, aktore berak diru kantitate handiekin tentatu zituzten bi filmetako baten protagonista izan zitezen. Estreinaldian, Foxek bere "Volcano" atzeratu zuen eta Universali bidea utzi zion "Dante 's Peak"-ekin. Azkenean, hala ere, bietako batek ere ez zuen sortu txarteldegian espero zen arrakasta. [6]
Aktoreak
- Pierce Brosnan
- Linda Hamilton
- Grant Heslov
- Elizabeth Hoffman
- Tzi Ma
- Jamie Renée Smith
- Peter Jason
- Christopher Murray
Erreferentziak
- Donaldson, Roger. (1997-02-07). Dante's Peak. Universal Pictures, Pacific Western (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- (Ingelesez) Dante's Peak. 2023-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- (Ingelesez) Dante's Peak. 2023-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
- (Ingelesez) «Dante's Peak - Rotten Tomatoes» www.rottentomatoes.com 1997-02-07 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
- (Gaztelaniaz) Dante's Peak. 2023-07-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
- (Gaztelaniaz) «Un pueblo llamado Dante's Peak (1997) Película - PLAY Cine» abc 2017-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
Ikus, gainera
- Hondamendi filmen zerrenda
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Filmearen fitxa IMDB.com webgunean.