Danimarkar

Danimarkarrak edo daniarrak[2] (danieraz: danskere) Europako etnia bat da. Munduan zehar Danimarkako herritarrak eta daniar jatorria duenak daude.

Danimarkarrak
danskere

Biztanleak guztira
c. 5.602.628[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Danimarka: 4.996.980
Hizkuntza
Daniera
Erlijioa
Gehiengo luteranoa
Zerikusia duten beste giza taldeak

Lehenegoko ikuspegi etniko batetik antzinako daniarren ondorengoak ziren, hala ere, egun danieraren hiztunak edota Danimarka bere aberritzat duenak danimarkarrak dira.

Danimarkar diaspora

AEBetan ere komunitatea esanguratsua da (Dansk-amerikanere). 1.500.000 pertsona inguruk jatorri hau dauka, gehien-gehienak Mendebaldean eta Erdi-Mendebaldean bizi direnak, bereziki Kalifornian. Solvang eta Racine (Wisconsin) udalerrietan diaspora esanguratsua da. Kanadan 200.000 inguru bizi dira, eta Brasilen 140.000.

Alemanian, 50.000 inguru danimarkar bizi dira Schleswig-Holstein estatuan, beste garai batean Danimarkako lurraldea zena. Populazioaren %10a da , eta izen hauek hartzen dituzte: "Mugatik hegoalderako danimarkarrak" (De danske syd for grænsen), "Danish-minded" (De Dansksindede) edo "Hego Schleswigetarrak". Beste 50.000 bat bizi dira Norvegian eta Australian, 40.000 inguru Suedian eta 20.000 Britainia Handian.

Daniar ezagunen zerrenda

Artikulu nagusia: «Daniar ezagunen zerrenda»

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.