Danilo Türk
Danilo Türk (Maribor, 1952ko otsailaren 19a) esloveniar diplomazialari, irakasle eta politikaria da. Esloveniako presidentea izan zen 2007tik 2012ra.
Danilo Türk | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2007ko abenduaren 23a - 2012ko abenduaren 22a ← Janez Drnovšek - Borut Pahor →
1992ko iraila - 2000ko otsaila | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Maribor, 1952ko otsailaren 19a (72 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Barbara Miklič Türk (en) ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Ljubljana (en) ![]() University of Belgrade Faculty of Law (en) ![]() Belgradeko Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||||
Hizkuntzak | esloveniera ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea, legelaria, historialaria eta agitator (en) ![]() | ||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea Columbia Unibertsitatea University of Ljubljana (en) ![]() | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | baliorik ez |
Zuzenbidea ikasi zuen Ljiubljanako Unibertsitatean eta Langileen Aliantza Sozialistako gutxiengo eta atzerriratuen batzordean lan egin zuen. 1978an Ljiubljanako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten eta 1983an Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko Institutuko zuzendari.
1980ko hamarkadan Amnistia Internazionalarentzat lan egin zuen Jugoslaviako giza eskubideen gaietan. 1986tik 1992ra, gutxiengoak babesteko Nazio Batuen departamentuan lan egin zuen. 1987an Giza Eskubideen Kontseilua ezarri zuen Eslovenian.
1992tik 2000ra Esloveniako lehen enbaxadorea izan zen Nazio Batuetan. 1998tik 1999ra Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko buru izan zen. 1996tik 1998ra, Giza Eskubideen Kontseiluko kide izan zen, eta 2000tik 2005era, Kofi Annanen laguntzaile. 2005ean Esloveniara itzuli zen Nazioarteko Zuzenbideko irakasle izateko.
2007an hautagai independentea izan zen eta Esloveniako hauteskundeak irabazi zituen. 2012an berrautatzen saiatu zen, baina Borut Pahorren aurka galdu zuen.