Daniela Vega
Daniela Vega Hernández (Santiago, Txile, 1989ko ekainaren 3a) txiletar aktore eta abeslari transexuala da. 2017ko Sebastian Lelio zuzendariaren Una mujer fantástica filman egindako antzezpenagatik goraipatua izan da.
Daniela Vega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daniela Vega Hernández |
Jaiotza | Santiago, 1989ko ekainaren 3a (34 urte) |
Herrialdea | Txile |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Aita | Igor Vega |
Ama | Sandra Hernández |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, idazlea, modeloa, estilista eta opera abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zinemako Arte eta Zientzien Akademia |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Ibilbidea
2014an Manuel García kantagilearen «María» izeneko bideoklipean agertzeagatik ospea lortu zuen. Urte berean, Mauricio López Fernández zinema-zuzendariaren La visita filmarekin egin zuen debuta zineman.
2017an Una mujer fantástica filmeko protagonista izan zen. Filma Berlinale zinemaldiaren 67. edizioan estreinatu zen eta kritikaren oniritzia jaso zuen.
Filmografia
Zinema
Zinema | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Rola | Zuzendaria | |
2014 | La visita | Elena | Mauricio López Fernández | |
2017 | Una mujer fantástica | Marina Vidal | Sebastián Lelio | |
2017 | Un Domingo De Julio En Santiago | Pamela | Ibarra Roa anaiak (Visnu eta Gopal Ibarra) |
Telesailak
Telesailak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak | |
2019 | Tales of the City | Ysela | Minitelesaila |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.