Daniel Pennac

Daniel Pennac (jaiotza-izena: Daniel Pennacchioni; Casablanca, 1944ko abenduaren 1a) frantses idazlea da, jatorriz marokoarra. Literaturaren kritikan eta haur-literaturaren alorrean nabarmendu da, batez ere. Haurrentzako liburu-sail bat idatzi zuen, Kamo pertsonaia protagonista duena: Kamo : L'agence Babel, L'Évasion de Kamo, Kamo et moi eta Kamo : l'idée du siècle. Haurrentzako literaturari dagokionez, aipagarria da, bestalde, L'Œil du loup (1984). Berehalako ospea lortu zuen Au bonheur des ogres (1985) eleberriarekin. Eleberri horretako protagonistak Benjamin Malaussène du izena, eta errudun izatea du lanbide. Malaussène sagako eleberrietan, Malaussène familia handiaren, haien lagunen eta Parisko Belleville auzoko bizilagunen abenturak kontatzen dira, eta surrealismoa eta ustekabea izaten dira nagusi: La Fée Carabine (1987), La Petite Marchande de prose (1989), Monsieur Malaussène (1995), Des chrétiens et des maures (1996), Aux fruits de la passion (1999) eta Monsieur Malaussène au théâtre (1996). Arrakasta handia izan du mundu guztian lan horiekin. Eskola-giroaz ere mintzo da Comme un roman (1992) eta Chagrin d'école (2007) lanetan; lehenak eztabaida sutsua piztu zuen irakurketak eskolan duen garrantziaren inguruan; bigarrenari esker, berriz, Renaudot saria eman zioten 2007an.

Daniel Pennac

Bizitza
JaiotzaCasablanca, 1944ko abenduaren 1a (79 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Nice Sophia Antipolis (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, eleberrigilea, audio-liburu kontalaria, haur literatura idazlea eta saiakeragilea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Daniel Pennac

IMDB: nm0672032 Allmovie: p234308
Musicbrainz: 85b2c7bf-0bc3-440b-8957-f7aa42d53894 Discogs: 1526121 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Pennac Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.