Daniel Johnston
Daniel Dale Johnston (Sacramento, 1961eko urtarrilaren 22a - Waller, 2019ko irailaren 10a) estatubatuar kantautore, abeslari eta musikagilea izan zen.
Daniel Johnston | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sacramento, 1961eko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Waller (Texas), 2019ko irailaren 10a (58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Abilene Christian University (en) Oak Glen High School (en) Kent State University at East Liverpool (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, abeslaria, musikaria, margolaria, piano-jotzailea, kantugilea, egile abeslaria eta komikigilea |
Genero artistikoa | rock lo-fi music (en) indie rock outsider music (en) Avant-popa |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | gitarra pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Homestead Records (en) Atlantic Records |
hihowareyou.com | |
Johnston 1981ean estreinatu zen Songs of Pain lanarekin, eta gerora iritsi ziren, besteak beste, Don't Be Scared, More Songs of Pain, Hi, How Are You, Respect eta Merry Christmas, guztiak kasete formatuan argitaratuak. Horiekin guztiekin kultuzko musikari bilakatu zen, eta gerora rock alternatiboaren ikur izango ziren musikari askok erakutsi zuten Johnstonekiko miresmena. Horien artean ezagunena, agian, Kurt Cobain (Nirvana), baina baita Sonic Youth, Teenage Fanclub eta beste hainbat taldeko kideak ere.[1]
Horien guztien lanari esker, 1990eko hamarkadan jauzia egin eta Atlantic multinazionalarekin grabatu zuen Fun (1994) diskoa. Lan horretan soinua leundu zuen Johnstonek, baina horrek ez zuen bere kantuen berezko naïf ukitua baretu. Nolanahi ere, jauzi horrek ez zuen diskoetxeak espero zuen emaitza izan, eta Johnston bere eremu naturaletara itzuli zen ondoren.
2006an Jeff Feuerzeig zinemagileak musikariaren bizitza eta lan metodoak jaso zituen The Devil and Daniel Johnston film dokumental laudatu eta sarituan.
Euskal Herrian ere eragina izan zuen Johnstonen lanak. Mursegok haren Devil Town-en euskaraz bertsioa egin zuen (Deabruaren hiria), eta Giorgio Bassmattik True Love Will Find You in The End-en moldaketa grabatu zuen Kafea eta galletak diskoan.
Diskografia
- Songs of Pain (1981)
- Don't Be Scared (1982)
- The What of Whom (1982)
- More Songs of Pain (1983)
- Yip/Jump Music (1983)
- Hi, How Are You (1983)
- Retired Boxer (1984)
- Respect (1985)
- Continued Story (1985) (Texas Instrumentsekin batera)
- Merry Christmas (1988)
- It's Spooky (1989) (Jad Fairrekin batera)
- 1990 (1990)
- Artistic Vice (1991)
- Fun (1994)
- Rejected Unknown (2001)
- Fear Yourself (2003) (with Mark Linkous)
- Lost and Found (2006)
- Is and Always Was (2009)
- Beam Me Up! (2010) (Beamekin batera)
- Space Ducks (2012)
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Johnston |
- «Daniel Johnston musikari estatubatuarra hil da» Berria 2019-09-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.