Daniel Felipe Martínez
Daniel Felipe Martínez Poveda (Bogota, Cundinamarca, 1996ko apirilaren 25a - ) kolonbiar txirrindulari profesionala da, gaur egun UCI WorldTeam mailako INEOS Grenadiers taldean aritzen dena.
Kirol ibilbidea
Colombia (2015)
Martínezek ezin izan zuen Kataluniako Volta amaitu (honako hau bere lehenbiziko UCI World Tour lasterketa izan zena) eta Turkiako Itzulian 84. sailkatu zen.
Southeast–Venezuela (2016–2017)
Bere lehenengo Itzuli handia 2016ko Italiako Giroa izan zen, 89. postuan sailkatu zelarik eta Lombardiako Giroan 57. amaitu zuen. 2017an berriro ere Italiako Giroan parte hartu zuen, baina ezin izan zuen lasterketa hau bukatu. Denboraldiaren amaieran 4. amaitu zuen Turkiako Itzulian.
EF Education First–Drapac (2018–2020)
Denboraldi hau ederki hasi zen Kolonbiako errepide txirrindularitza txapelketan, non 2. amaitu zuen erlojupeko proban, Egan Bernalen atzetik. Geroago 5. amaitu zuen Colombia Oro y Paz lasterketa berrian. Bere lehen “top ten” Europan, 2018ko Kataluniako Volta izan zen, non zazpigarren postua eskuratu zuen. Belgikako klasikoak lehen aldiz korritu zituen, La Flèche Wallonnen 44.a eta Lieja-Bastogne-Liejan 61.a sailkatu zelarik. Gero Romandiako Tourrean ibili zen, eta 12. amaitu zen. 2018ko uztailean, Frantziako Tourraren hasierako zerrendan izena eman zuen. 2019ko abuztuan, Espainiako Vueltan ere hartu zuen parte. 2020an, Dauphine Libere irabazi zuen eta urte horretan bertan, Frantziako Tourreko 14. etapan gailendu zen, Puy Maryn hain zuzen, ihesaldi baten aukera baliatuz.
Ineos Grenadiers
Martínez Ineos taldearekin fitxatu zen 2021ean eta urte horretako Italiako Giroan bosgarren amaitu zuen sailkapen orokorrean. Giroan, Egan Bernal herrikideari emandako laguntza, oso garrantzi handikoa izan zen, azken honek Giroko Maglia arrosa poltsikoratzeko.
2022ko apirilean Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
Palmaresa
2017
2018
- 2.
Kolonbiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan
- 3. Kaliforniako Tourrean
- 7. Kataluniako Voltan
2019
Kolonbiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Paris-Nizako etapa 1
Panamerikar Jokoetako erlojupeko proba
- 2. Guangxiko Tourrean
2020
Kolonbiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- 3.
Kolonbiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 3. Tour Colombian eta etapa 1
Dauphine Libere
- Frantziako Tourreko etapa 1
2021
2022
Kolonbiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
Euskal Herriko Itzulia, Puntukako sailkapena
eta etapa 1
- Sabatini Kopa
- 3. Paris-Nizan
- 3. Algarveko Itzulian
- 3. Paris-Nizan
- 3. Toscanako Giroan
- 4. Lieja-Bastogne-Liejan
- 5. Flèche Wallonnen
- 8. Suitzako Itzulian
2023
- Algarveko Itzulia
- 2.
Kolonbiako errepideko txirrindularitza txapelketan
2024
Kolonbiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan
- 2. Algarveko Itzulian eta etapa 1
Sailkapen orokorra Itzulietan, Klasikoetan eta Txapelketetan
Itzuli handiak
Itzuli handia | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | 89. | UT | — | — | — | 5. | — | — | |
Frantziako Tourra | — | — | — | 36. | — | 28. | — | 30. | UT | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | 41. | UT | — | — | — |
Beste Itzuliak
Itzulia | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | — | — | 18. | — | — | 3. | |
Kataluniako Volta | UT | — | — | 7. | — | — | — | — | |
Euskal Herriko Itzulia | — | — | — | — | 20. | X | — | 1. | |
Romandiako Tourra | — | — | — | 12. | 25. | X | — | — | |
Dauphine Libere | — | — | — | — | — | 1. | — | — | |
Suitzako Itzulia | — | — | — | — | — | X | — | 8. |
Klasikoak eta Txapelketak
Lasterketa | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Strade Bianche | — | 73. | — | — | — | — | — | — | |
Milan-San Remo | — | 123. | 116. | — | — | — | — | — | |
La Flèche Wallonne | — | — | — | 44. | — | 13. | — | 5. | |
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | — | 61. | 20. | 20. | — | 4. | |
Donostia Klasikoa | — | — | — | 30. | — | — | UT | ||
Lombardiako Giroa | UT | 57. | UT | 49. | — | — | — | ||
![]() |
— | — | — | UT | 29. | 31. | — | ||
![]() |
— | — | — | — | 30. | 18. | — | ||
![]() |
— | — | — | — | 36. | 3. | — | — | |
![]() |
— | — | — | 2. | 1. | 1. | — | 1. |
—: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
X: Ez zen jokatu
Taldeak
Cundinamarca (2012-2013)
UCIren teknifikazio egoitza (2014)
Team Colombia (2015)
Wilier Selle Italia (2016-2017)
EF Education First (2018-2020)
INEOS Grenadiers