Daniel Cassany
Daniel Cassany i Comas (Vic, 1961eko abenduaren 3a) Diskurtsoaren analisi alorreko irakaslea da Pompeu Fabra Unibertsitatean. Irakasle ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Filologia katalanean lizentziatu zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta doktore gradua eskuratu zuen Filosofia eta Letrak eta Hezkuntza Zientzietan Bartzelonako Unibertsitatean. Hizkuntza eta literaturaren didaktika arloetan espezializatu egin da.
Daniel Cassany | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1961eko abenduaren 3a (62 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania katalana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa, idazlea, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta Catalan teacher (en) |
Enplegatzailea(k) | Pompeu Fabra Unibertsitatea |
Mundu akademikoan ibilbide luzea egin du. Irakasle eta hizlari ibili da Europa, Amerika eta Japoniako hainbat hitzaldi eta kongresutan.
Liburu asko argitaratu ditu komunikazio, irakurketa, idazketa, hizkuntzalaritza aplikatua eta hizkuntzen didaktika gaiei buruz. Bere liburu guztiak katalanez eta gaztelaniaz argitaratu dira. Gehienak portugesez ere bai.
Liburu asko idatzi ditu eta beste hainbat liburutan kolaborazioak egin ditu atalak edo hitzaurreak prestatuz. Ehun artikulu zientifikotik gora eman ditu argitara aldizkari espezializatuetan. Kongresu, mintegi, jardunaldi eta ikastaro askotan hizlari ibili da, katalanez, gaztelaniaz, eta ingelesez. Bere lanetako batzuk euskarara ere itzuli egin dira.[1]
Irakurzaletasuna sustatzeko hainbat programa ofizialetan aholkulari ibili da, Katalunian, Galizian, Espainian, Argentinan, Txilen eta Mexikon. Irakasleriari prestakuntza saio askotan, irakurketa eta idazketa kontuetan, gidari ibili da. Gai horiei buruzko ikerketa proiektu askotan ibili da gidari.
Idazlan batzuk
Daniel Cassanyk liburu asko ditu argitaratuak[2][3] eta hemen zerrendatuta agertuko direnak ez dira egileak argitara eman dituen guztiak. Lehen edizioak katalanez argitaratu ohi ditu eta gero denak gaztelaniara itzulita argitaratu egin dira.
- (Katalanez) Descriure escriure (1987)[4][5]
- (Katalanez) Correcció del treball escrit (1989)
- (Katalanez) Ensenyar llengua (1993), amb Glòria Sanz i Marta Luna[6].
- (Katalanez) Reparar l'escriptura (1993)[7]
- (Katalanez) La cuina de l'escriptura (Les Naus d'Empúries, 1993) ISBN 84-7596-399-4[8][9]
- (Katalanez) Técnicas de expresión escrita (1993)
- (Katalanez) Construir l'escriptura (1999)[10]
- (Katalanez) Recetas para escribir (1999)
- (Katalanez) Rere les línies. Sobre la lectura contemporània (2006)
- (Katalanez) Taller de textos: leer, escribir y comentar en el aula (2006)
- (Katalanez) Esmolar l'eina. Guia de redacció per a professionals (2007)[11][12][13]
- (Katalanez) Prácticas letradas contemporáneas (2008)
- (Katalanez) En_línia: llegir i escriure a la xarxa (2011)[14]
- (Gaztelaniaz) Tras las líneas. Sobre la lectura contemporánea. Katalanetik gaztelaniara, itzultzailea Jaime Zulaika Goikoetxea.[15]
- (Katalanez) Laboratori lector. Para entender la escritura (2019)[16][17]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Daniel Cassany, (2006). Editorial Anagrama.
- (Gaztelaniaz) Daniel Cassany: "Literacidad crítica, leer y escribir la ideologia".
- Daniel., Cassany,. (2013). Sustraietatik zerura : Daniel Cassanyren lan hautatuak. HABE ISBN 9788496769045. PMC 907505363. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
- Argitalpenen zerrenda osoago bat.
- (Gaztelaniaz) «Todos los libros del autor Cassany Daniel» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- 1961-, Cassany, Daniel,. ([2018]). Describir el escribir : cómo se aprende a escribir. Ediciones Austral ISBN 9788408184249. PMC 1050272596. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Gaztelaniaz) Daniel, Cassany,. (2011). Describir el escribir : cómo se aprende a escribir. (1ª ed. en esta presentación. argitaraldia) Paidós ISBN 9788449326493. PMC 796230989. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Gaztelaniaz) San, Daniel Cassany, Marta Luna, Gloria. (1994). Enseñar lengua. (1a ed. argitaraldia) GRAO ISBN 8478271007. PMC 36172693. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- Daniel., Cassany,. (1996). Reparar la escritura : didáctica de la corrección de lo escrito. (3a. ed. argitaraldia) Graó ISBN 8478270507. PMC 34841093. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Katalanez) Daniel., Cassany i Comas,. La cuina de l'escriptura. ISBN 9788417031640. PMC 1035946729. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Gaztelaniaz) Daniel., Cassany,. (1996). La cocina de la escritura. (3. ed. argitaraldia) Editorial Anagrama ISBN 8433913921. PMC 37568178. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- Daniel., Cassany,. (1999). Construir la escritura. Paidós ISBN 8449307708. PMC 42800453. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Katalanez) Daniel., Cassany,. (2007). Esmolar l'eina : guia de redacció per a professionals. Empúries ISBN 9788497872508. PMC 804213286. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- 1961-, Cassany, Daniel. (2013). Afilar el lapicero : guía de redacción para profesionales. (1ª ed. en "Compactos". argitaraldia) Anagrama ISBN 9788433977236. PMC 864245934. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- Daniel., Cassany,. (2010). Afilar el lapicero guía de redacción para profesionales. (1ª ed. argitaraldia) Anagrama ISBN 9788497111218. PMC 796304033. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Gaztelaniaz) Daniel,, Cassany,. En_línea : leer y escribir en la red. (Edición en formato digital. argitaraldia) ISBN 9788433933966. PMC 991971941. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- 1961-, Cassany, Daniel,. (2013). Tras las líneas : sobre la lectura contemporánea. (1ª ed. en "Compactos". argitaraldia) Anagrama ISBN 9788433977168. PMC 864200847. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Katalanez) Daniel,, Cassany,. Laboratori lector : per entendre la lectura. (Primera edició. argitaraldia) ISBN 9788433915603. PMC 1055885240. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- (Gaztelaniaz) Daniel, CASSANY. (2019). Laboratorio lector. Ed. ANAGRAMA ISBN 8433964305. PMC 1078567272. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
Bibliografia
- Sustraietatik zerura : Daniel Cassanyren lan hautatuak / itzultzailea: IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (2013). ISBN: 978-84-96769-04-5
Kanpo estekak
- (Katalanez) Web profesional, Universitat Pompeu Fabra webgunean.
- (Katalanez) Daniel Cassanyren curriculum vitae, Universitat Pompeu Fabra webgunean.
- (Katalanez) Portal de Producció Científica de la UPF.