Daniel Barenboim
Daniel Barenboim (hebreeraz: דניאל ברנבוים; Buenos Aires, Argentina, 1942ko azaroaren 15a -) orkestra-zuzendari eta piano-jotzaile israeldarra, argentinarra jaiotzaz eta errusiarra jatorriz.
Daniel Barenboim | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1942ko azaroaren 15a (81 urte) |
Herrialdea | Argentina Espainia Israel Palestina |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jacqueline du Pré (1967 - 1987) Elena Bashkirova (1988 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mozarteum Accademia Musicale Chigiana (en) |
Hizkuntzak | hebreera gaztelania |
Irakaslea(k) | Nadia Boulanger Claudio Arrau Igor Markevitx |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musika-zuzendaria eta musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) |
danielbarenboim.com | |
| |
Biografia
Israelgo eta Espainiako herritartasuna ditu. 1992az geroztik, Berlingo Estatu Operaren zuzendaria izan da. Mozart, Beethoven, Brahms eta Chopinen obrak jo ditu pianoan, baina zuzendu dituen obren errepertorioa askoz ere zabalagoa da: Bach, konpositore frantsesak, Bruckner, Txaikovski, Edward Elgar eta, batez ere, Richard Wagner.
1992an, Merezimendu Handiaren Gurutzea eman zion Alemaniako Errepublika Federalak, alemaniar kulturaren alde eginiko lana saritzeko. 1996an, bere jaioterriko tango batzuen bilduma plazaratu zuen Mi Buenos Aires querido. Tangos among friends diskoan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Barenboim |