Dani Maeztu
Dani Maeztu Perez (Durango, Bizkaia, 1974a) euskal herritar politikaria da, Durangoko zinegotzi ohia eta Eusko Legebiltzarkide ohia.
Dani Maeztu | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2012ko azaroaren 20a - 2016ko urriaren 21a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia
2009ko apirilaren 3a - 2012ko azaroaren 19a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia
2009 - 2016 Barrutia: Bizkaia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Durango, 1974 (49/50 urte) | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | EHUko Zuzenbide Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara italiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Aralar Euskal Herria Bildu |
Durangoko errugbi-taldean urte askotan jokatutakoa da.
Ibilbidea
Zuzenbidean lizentziatua da EHUn. Ingurumenari buruzko zuzenbidean trebatua. Abokatu lanetan dihardu, Durangon bulegoa izanik.
Talde ekologistetan aritua da, Bizkaiko AHTren aurkako Asanbladako eta AHT Gelditu! Elkarlana taldeetako kidea izan zen.
Aralarreko Hegoaldeko Zuzendaritzako kidea izan zen eta Durangoko zinegotzia (2003-2015). Aralarren izenean Bizkaian hautatutako lehen udal hautetsia izan zen.
2009ko Eusko legebiltzarrerako Hauteskundeetako Aralarreko zerrendaburua izan zen Bizkaitik, eserlekua lortuz. 2012 urtean, berriro legebiltzarkide aukeratua izan zen EHBildu koaliziotik.
2015ean Durangoko zinegotzi izateari utzi zion eta 2016an Eusko Legebiltzarra.
Egun ez dihardu politika instituzionalean eta udal idazkari-kontuhartzaile moduan egiten du lan.