Dani Fano
Dani Fano (Donostia, 1968-) irudigile eta komikigile gipuzkoarra da.
Dani Fano | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea |
Enplegatzailea(k) | Erein |
Lan nabarmenak | |
![]() ![]() |
Ardi Beltza, Elhuyar zientzia eta teknologia, Kale Gorria, Ipurbeltz, H28 eta Xabiroi komunikabide idatzietan kolaborazioak egin izan eta egiten ditu, eta azken horren koordinatzaile eta sustatzaileetakoa da. Xabiroi-ren aleetan 2005 eta 2007 artean bere lehendabiziko lan luzea izango zena argitaratzen joan zen eta 2010 urtean albumean plazaratu zuen, TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoak izenburukoa. Halaber, bestelako liburuetan, fikziozkoetan eta didaktikoetan, ilustrazioak egin ditu.
2018an Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak nobela grafikoa plazaratu zuen Astiberrirekin.[1][2]
Haren hitzetan, "gaur egun, hau ogibidetzat hartuta, arkatz, pintzel eta Photoshoparen eskulangilea besterik ez naiz, lan honekin disfrutatzen duena, eta mandatuak garaiz ematen saiatzen dena makarroiak eta martiniak ordaindu ahal izateko".
Lanak
- TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoak. Zamudio: Euskal Herriko Ikastolen konfederazioa, 2010.
- Anubis 3.0: Arimaren Pisatzea. Asisko Urmenetaren lankidetza bereziarekin.Donostia: Ikastolen Elkartea, 2012.
- Kortsarioen ostatua. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2015.
- Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2018.
- Sasi artean Elgeta (gidoia:Koldo Izagirre; kolorea: Garluk Agirre). Donostia: Ikastolen Elkartea eta Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2021.
Erreferentziak
- e-gor. «"Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia egin du Dani Fanok, El Salvadorreko Alderdi Komunistako kide historikoaren ingurukoa» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- Lizarralde, Mikel. «Heriotzari izkin egiteko jaioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- Izagirre, Koldo; Fano, Dani; Agirre "Garluk", Ekaitz. (2021). Sasi artean Elgeta. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Ikastolen Elkartea ISBN 978-84-124067-6-4. PMC 1313656094. (Noiz kontsultatua: 2022-11-08).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Dani Fanoren bloga
- (Gaztelaniaz) Egilea "Crash Comic" webgunean (Gure komikiaren tamaina (1976-2006).
- "Xabiroi" e-gorblogean