Danel Goikolea
Danel Goikolea Diaz (Arrasate, 1969 - ib., 2022ko urtarrilaren 15a) bertsolari zein bertsozalea izan zen.
Danel Goikolea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1969 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Arrasate, 2022ko urtarrilaren 15a (52/53 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Arrasate Euskaldun Dezagun elkartean bertso Eskola sortu zuen.
Txikitatik bertsolaritzan
Lehen pausuak Eskoriatzako Almeneko bertso eskolan eman zituen bost urterekin, aitak eramanda. Patxi Goikolearen, Almeneko bertso eskola aitzindariaren sortzaileetako bat, semea zen. Felix Iñurritegi, Jon Iñaki Izarzelaia, Arantzazu Loidi, Aitor Sarasua eta Jon Sarasuarekin batera aritu zen, besteak beste.
1980an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan kantatu zuen lehen aldiz publikoan, Donostian. Hogei urterekin utzi zion konturatu zelako ez zuela publikoaren aurrean disfrutatzen.
Azken bertso publikoa
2022ko urtarrilaren 4an, Eskoriatzako udal pilotalekuan bildu zen Xanti Iparragirreren azken agurra. Bere maisu izandakoari eskaini zion azken bertso publikoa Jon Sarasua eta Andoni Egaña bertsolariekin batera.
Danel Goikoleak Xanti Iparragirreri eskaini zion bertsoa:
Txapelhandiak gure artean
eman du bere itzala
maisua izan zaitugu eta
ez da suerte makala!
Nola dantzatu erakutsiaz
bizia eta azala
ea guk ere egiten dugun
zuk nahi zenuen bezala. Hitzak neurtzeko doaiarekin
Hitzak neurtzeko doaiarekin
etorria Añarbetik
etenik bako borrokalari
maite zenuenagatik
oraindik ere ikusten zaitut
so zaudela txapelpetik
argi handi bat piztu diguzu
sasi guztien gainetik.
Kanpo estekak
- Danel Goikolea Bertsolaritzaren datu-basean
- Danel Goikolearen gertukoek kolpe gogorra izan dela adierazi dute
- Azken agurra Danel Goikoleari