Dandismo
Dandismo (ingelesezko dandy hitzatik) modaren arabera janzten zen gizonaren estiloa zen, XIX. mendean.[1] Moda mundutik beste esanahi batzuk hartu zituen ere bai; esaterako, norberaren estilo fin zaintzearen ondorioa den irudia. Dandiak burgesiatik sortu ziren eta dotoretasuna zen haien oinarri nagusia. Gustu estetiko baten adierazpide zen, besteengandik bereizteko eta, halaber, harritzeko.
Historia
Dandismoa XIX. mende hasieran agertu zen, nolabait, absolutismoaren aurrean jarrera kritiko bat azaltzeko moduan. Moda demokrazia burgesarekin batera zabaldu zen, Ingalaterratik beste herrietara. Erromantizismoarekin lotura hurbila izango zuen: dandiaren estiloa benetako arte-lana izan behar zen. [2] XIX. mendeko dandirik garrantzitsuenetako bat Lord Byron (1788-1824) izan zen. Laster jokabide hori Frantziara igaro zen, eta han Charles Baudelaire (1821-1867) izan zen dandismoaren adibiderik ezagunena; Baudelairekin batera Paul Verlaine ere gizaki modernoaren ordezkaririk nabarienak bilakatu ziren. Poliki-poliki, dandismoa bitxikeria estetiko huts izatetik, poète maudit deiturikoen bereizgarri izatera iritsi zen, eta màl du siècle hain hedatuaren ezaugarrietako bat bilakatu zen.[1]
Ezaugarri batzuk
- Itxura fisikoak garrantzi handia du; dandiak asko zaindu behar du bere burua[3]
- Artifizialtasunaren defentsa naturaren aurka
- Dena dago aurretik pentsatuta, ezer ez da espontaneoa
- Hiri handiekin lotutako pentsamendua da
- Urbanitatea oso ondo ezagutzen dute, haren arauak puskatzeko garaian ere bai
- Artistak iseka egiten dio burgesiari, zuena izango da dirua, esanez, baina gurea jeinua, adimena eta sentsibilitatea (Baudelaire)[4]
Dandi ospetsuak
Erreferentziak
- https://www.euskaltzaindia.eus/https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=dandismo&lang=eu
- https://www.lanacion.com.ar/cultura/dandismo-la-actitud-como-una-obra-de-arte-nid1632161/
- https://www.wiriko.org/wiriko/del-dandismo-a-la-sapeulogie-una-oda-a-la-elegancia/
- https://www.xuletas.es/ficha/naturalismoaren-ezaugarriak/%5B%5D