Dance musika elektroniko

Dance musika elektronikoak, EDM edo klub-musika modura ere ezaguna dena,[1] festibal, rave eta gau-klubetan bereziki jotzen den hainbat musika-genero elektronikori egiten dio erreferentzia. Normalean DJek sortzen dituzte abestiak, mix deritzon abesti-selekzio bat erabilita, abesti batetik beste batera salto eginez.[2] EDM generoko album-ekoizleek, halere, live-kontzertuak egin ditzakete (live PA modura ezagutzen direnak), kontzertu edota festibal askotan.

Musika elektronikoa DJ baten eskutik, 2011an, Akihabara, Tokyo.

1980ko hamarkada amaieran eta 1990eko hamarkadako hasieran, raveen sorrera-garaian eta piratak ziren irrati-kateen sorreraren testuinguruan, EDMak mainstream-ospea lortu zuen, bereziki Europa mailan. Amerikako Estatu Batuetan, halere, ez zuen hainbesteko ospea eduki hasiera batean, Chicagoko musika elektronikoak Europako EDMtik edan bazuen ere, garaiko komunikazio-bide estatubatuarren oniritziri handirik gabe; besteak beste, garaiko EDMaren eta droga-kulturaren artean zegoen erlazioaren ondorioz. Hala, maila ezberdinetako gobernuen rave-kulturaren aurkako normatiba berezia kaleratu zuten.[3]

Hala, ez zen 2010eko hamarkadako hasierara arte non EDMak ospea eskuratu zuen AEBetan eta Australian, EDMak "AEBetako rave-kulturatik" urruntze-saiatzearen ondorioz.[3] EDMak bere musika-genero propioa izateko bidea bilatzen badu ere, gaur egun oraindik ere musika-genero askotarako aterki-izen modura erabiltzen da, besteak beste: dance-popa, housea, technoa, trancea, drum and bassa, dubstepa eta trapa, bai eta beren azpigeneroak ere.[4][5][6]

Erreferentziak

  1. Music cultures in the United States : an introduction. Routledge 2005 ISBN 0-203-99716-6. PMC 61346883. (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
  2. Butler, Mark J. (Mark Jonathan), 1970-. (2006). Unlocking the groove : rhythm, meter, and musical design in electronic dance music. Indiana University Press ISBN 0-253-34662-2. PMC 61162077. (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
  3. (Ingelesez) Reynolds, Simon. (2012-08-02). «How rave music conquered America» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
  4. https://doi.org/10.17077/0021-065X.7123
  5. (Ingelesez) Burgess, Richard James. (2014). The History of Music Production. Oxford University Press ISBN 978-0-19-935717-8. (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
  6. (Ingelesez) «Music» Armada Music (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.