Danbolinzulo
Historia
1980an Antxieta taldeak bertan historiaurreko hainbat material zeramiko aurkitu zituen. 2014ko abenduaren 14an, taldeko zenbait kidek pigmentu gorriko aztarnak eta animalienak ziruditen irudiak biltzen zituen panel bat aurkitu zuten kobazuloan[1].
Aurkikuntzegantik Gipuzkoako Foru Aldundiak haitzuloa itxi egin zuen, ondo zainduta egoteko eta margoak babes neurriekin aztertzeko[1].
Lurrazaleko material arkeologikoa
Zeramika arrasto gutxi batzuk aurkitu dira eta horiek erakusten dute Brontze Aroan gizakia inguru horretan ibili zela[2].
Labar artea
2015eko urtarrilaren 12an, gutxienez bost animalia irudi aurkitu zituztela eman zuten jakitera, orein emeenak eta ahuntzenak, eta beste hiru irudi ere bazeudela baina egoera kaskarrean. Irudiak burdin oxidoz eginak daude eta gorriak dira. Irudi batzuetan trazatua ikus daiteke[1].
Irudiak Paleolito garaiko labar artearen bilakaeraren antzinako denbora batekoak direla dio ikerketak, izan ere, pinturak duela 18.000 urte baino lehenagokoak dia; agian duela 33.000 urtekoak[1].
Garrantzi zientifikoa
Trazatu gorriak, irudien barrualde batzuk beteta egoteak, klima hotzeko animaliak ez egoteak eta anatomiaren trazatu laburrak erabiltzeak beste horma-irudi multzo batzuekin jartzen ditu harremanetan Danbolinzuloko irudiak, esaterako Arenazako leizea, La Hazako leizea, Covalanasko leizea, Arco B, El Castillo kobazuloa, La Pasiegako leizea, Llonin eta Tito Bustilloko leizeakoekin[2].
Erreferentziak
- «Duela 18.000 urte baino gehiagoko irudi batzuk Zestoan» Berria 2015-1-12.
- 18.000 urteko labar-irudiak aurkitu dituzte Zestoan. EiTB 2015-1-12.