Danao
Greziar mitologian, Danao[1] (antzinako grezieraz Δαναός) Egiptoren anaia bikia zen, Belo egiptoar errege mitikoa eta Ankinoeren semeak. Bere aitaren aldetik, Poseidon itsas jainkoaren eta Libia lamiaren ondorengoa zen. Danaosen mitoa, Argosen sorrera edo birsorreraren elezahar bat da, Peloponesoko hiri mizenastar nagusietako bat. Homeroren Iliadan, "danaenoak" ("Danaosen tribua) eta "argiboak" bezala izendatzen dira troiarrei aurre egiten dieten armada greziarrei.
Danao | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Belus (en) |
Ama | Ankinoe |
Ezkontidea(k) | Pieria (en) , Polyxo (en) , Europe (en) , Elephantis (en) , Memphis (en) , Phoebe (en) , Atlantia, Crino (en) , Aethiopis (en) eta Herse (en) |
Seme-alabak | Automate (en) , Autonoe (en) , Bryce (en) , Celaeno (en) , Isonoe (en) , Cleopatra (en) , Euippe (en) , Eurydice (en) , Gorgophone (en) , Antheleia (en) , Chrysippe (en) , Stygne (en) , Adiante (en) , Clite (en) , Sthenele (en) , Hyperippe (en) , Phartis (en) , Callidice (en) , Oeme (en) , Scaea (en) , Electra (en) , Theano (en) , Glaucippe (en) , Cleopatra (en) , Cleodore (en) , Erato (en) , Dioxippe (en) , Actaea (en) , Podarce (en) , Pylarge (en) , Adite (en) , Ocypete (en) , Hippodamia (en) , Gorge (en) , Iphimedusa (en) , Pirene (en) , Glauce (en) , Hippodamia (en) , Rhodia (en) , Rhode (en) , Dorion (en) , Nelo (en) , Mnestra (en) , Evippe (en) , Phylodameia (en) , Polydora (en) , Eurythoe (en) , Agave (en) , Hippomedusa (en) , Asteria (en) , Hipermnestra, Amimona, Anaxibie (en) , Autodice (en) , Anaxithea (en) , Hippodice (en) , Achamantis (en) , Amoëme (en) , Arcarnia (en) , Arsaete (en) , Chrysothemis (en) , Cleo (en) , Critomedia (en) , Damone (en) , Demoditas (en) , Demophile (en) , Eubule (en) , Evippe (en) , Eupheno (en) , Hecabe (en) , Helice (en) , Helicta (en) , Side daughter of Danaus (en) , Hesione (en) , Hero (en) eta Ialysos (en) |
Anai-arrebak | Egipto (greziar mitologia) |
Mitoa
Bere aita hil ondoren, bere anaia Egiptok, Arabiako subiranoa, Egiptoko lurraldea bereganatu zuen (Danaok Libia gobernatzen zuen). Egiptok, ezkontza ezberdinen artean, berrogeita hamar seme izan zituen, eta Danaok, beste hainbeste alaba, Danaideak. Egiptok, bere semeen eta Danaideen arteko ezkontza proposatu zion Danaori, baina honek, bere iloben beldur, Libiara ihes egin zuen. Horregatik, Atenea jainkosaren laguntzarekin, lehen itsasontzia eraiki zuen, eta Argosera iritsi zen, bere arbaso Iogatik lotua zegoen hiria.
Argos, garai horretan, Gelanor (edo Pelasgo beste iturri batzuen arabera) erregeak gobernatua zegoen. Pausaniasek, tronurako oinordekotzari buruz informatzen du.
Apolo Liziarraren tenplua (Λυκιος, "otso hiltzailea"), Pausaniasen garaian, II. mendean, oraindik mantentzen zen. Argosko monumenturik garrantzitsuena zen, eta, santutegian, Danaoren tronua ikus zitekeen.
Hekateo Miletokoak, Danaori ematen dio idazkera greziarraren asmakuntza.
Iturriak
- Apolodoro Atenaskoa ii. 1.4-5
- Diodoro Sikulo i.16.
- Eskilo Erregutzaileak passim
- Pausanias ii.19, iv.35