Danai Gurira
Danai Jekesai Gurira (Iowa, 1978ko otsailaren 14a) estatubatuar aktore eta dramagilea da. Zimbabweko goranzko familia du, baina estatubatuarra da. Bost urterekin Zimbawuera bizitzera joan zen, herrialde honek independentzia lortu ondoren. Bere bizitzan zehar hainbat filmetan, telebista-sailetan eta antzezlanetan agertu da. Ezagunetako bat “The Walking Dead” da. Sail honetan Michonne pertsonaia antzeztu zuen.
Danai Gurira | |
---|---|
![]() (2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Danai Jekesai Gurira |
Jaiotza | Grinnell, 1978ko otsailaren 14a (46 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Grinnell Harare Los Angeles |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Master of Fine Arts (en) ![]() Macalester College (en) ![]() Dominican Convent High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa Shona (en) ![]() xhosera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerkigilea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, idazlea, irakaslea eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
danaigurira.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza[1]
Danai Gurirak Zimbabwen ikasi zuen, monja eskola batean. Bertan bere lehen antzerki-lanak sortzen hasi zen, nerabe zenean berarentzako paperak idatziaz. 18 urte zituenean Estatu Batuetara bueltatu zen eta han psikologia ikasten hasi zen Macalester Collegen. Graduatu ondoren, arte eszenikoetan trebatu zen Tisch School of the Artsen, New Yorkeko unibertsitate batean. Beranduago, 2004 an, telebistan arrakasta handia izan zuen “Law & Order: ekintza kriminala”, adibidez. Nahiz eta bere ikasketak antzerkira zuzenduak zeuden, 2006an “In The Continuum” protagonista izan ondoren ospetsuago bihurtu zen. 2007an, aldiz, zinema munduan arrakasta izan zuen “The Visitor” filmarekin.
Hurrengo urteetan “Life on Mars”, “American Experience” eta “Lie to me” kapitulu solteetan parte hartu zuen. 2009an, aktore gisa izan zuen arrakasta gehien Broadwayen “Joe Turner’s Come And Gone”kin. Honen ondoren bere lehengo paper erregularra lortu zuen “Treme” sailean. Sail honetan agertu ondoren beste sail ezberdinetan agertzen hasi zen, bere interpretazioak hobetuz eta beste sail gehiagoren arreta bereganatuz.
Baina benetan ospetsu 2012an bihurtu zen, “The Walking Dead”en Michonne bezela antzeztu zuenean. Gainera antzeztu zuen pertsonai hau ikonikoenetakoa bihurtu zen, urtetsuenetakoa izateaz gain AMCko zombie sailean. 2021 urtean sail honetan bere amaiera etorri zen. Hala ere, “The Walking Dead” antzezten zuen bitartean garapen esanguratsu bat izan zuen antzerkirako idazle gisa. Sailean antzezten hasi zen urte berean “The Convent” eta “Familiar” obrak estreinatu ziren ere. Hauek kritika sakonak jaso zituzten. Horrez gain, ez zuen “Eclipsed” estreinatu, berak 2009an Broadwayen idatzitako obra bat. Baina 2015ean New Yorken arrakasta handia izan zuen, izan ere, emakume beltzak protagonista gisa zituen zerrenda bat izan zuen lehen muntaia izan zen. 2014an Danai film bizidunen bikoizketaren mundura batzen ausartu zen, “Timkerbell and The Legend of the Neverbeast” lanean.
Bizitza pertsonala[2]
Telesail eta film ezagunetan agertu ondoren, Danai Los Angelesera joan zen bizitzera. Erlijio kristaua du, baina oraindik ez dago ezkonduta. Baliteke iraganeko harreman batzuk izatea, baina ez dago erregistrorik eskuragarri. Hala ere, 2015ean, aktorea harreman erromantikoan zegoela uste zen, Norman Reedus "The Walking Dead" taldeko aktorearekin.
Zinematografia mundutik kanpo, Almasi Arts Incorporazioko kofundatzailea da, Zimbabuen dagoen hezkuntza artistiko erakunde bat. Love Our Girls ere sortu zuen, munduan emakumeei eragiten dieten erronkez arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea.
- Law & Order 2004[3]
- Godzilla vs KingKong 2021[4]
- Avengers Infinity War 2018[5]
- Avengers Endgame 2019[6]
- The Walking dead 2010-2022[7]
- Black Panther 2018[8]
- We have a dream 2017
- 3 Backyards 2010[9]
- All eyez on me 2017[10]
- The Visitor 2007[11]
- Mother of George 2013[12]
- My soul to take 2010[13]
- Treme 2010-2013[14]
- Restless city 2011[15]
- Life on mars 2006-2007[16]
- American experience 1988-2017[17]
- Lie to me 2009-2011[18]
Sariak[19]
Zinemako eta telebistako emanaldiengatik ospetsua izan arren, antzerki munduan egindako lanagatik ere ezaguna egin da. Bere antzerki-lan ezberdinekin hainbat sari irabazi zituen 2006an, hala nola Obie Award, Helen Hayes Award, Outer Critics Circle Award "In the Continuum" lanarekin. Broadwayn estreinatu zenean 2009an, Drama Critics Circle Award jaso zuen, eta 2013an NAACP Award, "The Convert" idazteagatik, 2016an lanik onena izendatu zuten. 2019an Joseph Jefferson Equity Awardek irabazi zuen "Familiar" filmagatik.
Zinemako sariak
Lanak | Sariak | Urtea |
---|---|---|
The Walking Dead | Satellite Award | 2012 |
Black Panther | People´s Choice Award | 2018 |
Black Panther | Anexo award | 2019 |
Black Panther | NAACP Image Award | 2019 |
Erreferentziak
- «Danai Gurira» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- (Gaztelaniaz) Nacimientofebrero 14, Información personalNombre CompletoDanai Jekesai Gurira; Actriz, 1978Edad44 añosOcupación; NacionalidadEstadounidenseEstatura1, guionista y dramaturga; zodiacalAcuario, 7 mPadresJosephine y Roger GuriraReconocimientosObie Award; NAACP Theatre Award for Best Playwriting; Saturn Award a la mejor actriz de repartoSigno. (2021-01-18). «Danai Gurira» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «ley y orden - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «godzilla vs kong - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «Avengers Infinity War - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «avengers endgame - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «twd - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «black panther - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «3 backyards - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «all eyez on me - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «the visitor - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «mother of george - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «my soul to take - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «treme - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «restless city - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- Life on Mars (TV Series 2008–2009) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «american experience - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- "Lie to Me" Exposed (TV Episode 2010) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «danai gurira premios - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).