Danae Boronat

Danae Boronat (Tarragona, Katalunia, 1985eko urriaren 21a) kataluniar kazetaria eta telebista aurkezlea da, kirolean aditua. 2019ko maiatzean lehen mailako futbol-partida bat Espainiako telebistan kontatu zuen lehen emakume kazetaria izan zen.[1]

Danae Boronat

Bizitza
JaiotzaTarragona, 1985eko urriaren 21a (38 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaRovira i Virgili Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

IMDB: nm8121813 Twitter: danaeboronat Instagram: danaeboronat Edit the value on Wikidata

Bizitza

Tarragonan jaioa, kazetaritza ikasketak Rovira i Virgili Unibertsitatean egin zituen.

Kirol-kazetari lanak egin zituen Radio Nacional de España eta Onda Cero irrati-kateetan. Telebistan, Deportes Cuatro kirol-saioan aritu zen bost urtez, Bartzelona Futbol Klubaren inguruko informazioa eskainiz. 13TV telebista katean La goleada saioaren aurkezleetako bat izan zen. La Vanguardiako eta Sport egunkarietako zutabegilea ere izan da.

2019an beIN LaLiga kateko Xtra saioaren aurkezlea izan zen. Esport3 telebista kateko Gol a Gol saioan ere kolaboratzen du, baita RAC1eko Tu diràs eta Catalunya Ràdioko Els matins irratsaioetan ere.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Danae Boronat, primera mujer en narrar en TV un partido de Liga» El Periódico 2019-05-13 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.