Danae

Danae[1] Argosko errege Akrisioren eta Euridizeren alaba da. Aitak dorre batean sartu zuen gatibu, orakulu batek iragarri baitzion Danaeren seme batek hilko zuela. Baina Zeus dorrera sartu zen, urrezko euriaren itxura hartuta, eta harekin batu zen. Halaxe sortu zuen Danaek Pertseo.

Danae
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaAkrisio
AmaEurydice of Argos (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Daunus (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Zeus
Seme-alabakPertseo eta Daunus (en) Itzuli

Orduan, Akrisiok itsasora bota zituen ama-semeak; olatuek, ordea, Serifos uhartera eraman zituzten biak. Geroago, Argosa bihurtu ziren berriro, eta Pertseok Akrisio hil zuen nahi gabe.

Arterako motibo eta ikuspegi kritikoa

Artean motibo honek agerpen ugari eduki ditu. Eta alderdi ikonografikotik irudi erotiko gisa aztertu izan den arren Danaeren motiboa, irakurketa berriak ere badira non emakumeekiko bortizkeriaren naturalizazioa ere agertzen den kasu honetan. Haizea Barcenilla arte-kritikari feministaren iritziz, gainera, Pizkundetik 20. mendera pasibotasuna areagotzen da ikonografian, non eta errenazimenduan ohe gainean gizonari eskainiz agertzen ziren emakumeak bilakatu diren lo antzera dauden emakume pasibo, ahul eta indargeak.[2]

Ikus, konparaziorako Rembrandten Danae (1636) eta Klimt-ena (1907).

Haizea Barcenilla: "errenazimenduan ohe gainean gizonari eskainiz agertzen ziren emakumeak defentsarik ezarriko ez zuten konorte gabeko panpina gaixoetan bilakatu zitzaizkion hiru mende eskasetan". Haizea Barcenilla: "errenazimenduan ohe gainean gizonari eskainiz agertzen ziren emakumeak defentsarik ezarriko ez zuten konorte gabeko panpina gaixoetan bilakatu zitzaizkion hiru mende eskasetan".
Haizea Barcenilla: "errenazimenduan ohe gainean gizonari eskainiz agertzen ziren emakumeak defentsarik ezarriko ez zuten konorte gabeko panpina gaixoetan bilakatu zitzaizkion hiru mende eskasetan".

Barcenillak uste du, gainera, Klimtena bezalako lan baten aurrean bortizkeria identifikatzeko ahalmen falta beldurtzekoa dela.[2]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Barcenilla, Haizea. (2023-06-05). «Bortxaketa ederra» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.