Dana Dajani
Dana Dajani artista, modelo eta aktibista palestinarra da, hainbat aldiz saritzen du bere obra artistikoagatik. Gaur egun Dohan bizi da, Qatarren, bere senar Rami Kanso artista grafiko eslovakiar-libanoarrarekin.
Dana Dajani | |
---|---|
Bizitza | |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Kansas (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, poeta eta gidoilaria |
danadajani.com | |
Biografia
Heziketa
Dajanik Kansasko Unibertsitatean hasi zuen bere unibertsitate karrera, Paul Limen English Alternative Theatre-rako ekoizpenetan arituz.[1] Kennedy Center American College Theatre Festival-ean [2]aritu eta Irene Ryan Emanaldi Beka lortzeko lehiatu ondoren, Dajani Chicagora joan zen bere ibilbide profesionala hastera.
Chigacon Antzerki Eskolan ikastea erabaki zuen, eta magna cum laude graduatu zen 2010eko maiatzean, Arte Ederretako Antzerki Lizentziatura batekin, emanaldian enfasia jarrita.
Arte-lana
2011n, Dajani Dubaira joan zen bizitzera, eta bertan "Kalubela" idatzi eta protagonizatu zuen, "2012ko antzerki antzezpen onenaren" Time Out Dubai sariaren irabazlea.
Bere film laburrei esker, Ekialde Ertain osoko zinema jaialdietan egon dira, eta hainbat sari jaso dituzte.
2013an, Swami Vivekanandaren jaiotzaren 150. urteurrena zela eta, Dajani proposatu zuten "Oneness: Voice Without Form" obra garatzeko eta aurkezteko Sydneyko Operan.
Antzerkia eta zinemaz gain, Dajani Dubaiko ekitaldien aurkezlea da.
Antzerki-estiloan interpretatutako jatorrizko poemengatik da ezaguna. Justizia sozialarekin lotutako hainbat gai jorratu ditu, eta, horiei esker, nazioartean bere poesia partekatzera gonbidatu dute.
Dajanik musika artearen mundua arakatu du, 2013an bi musika eta poesia album grabatuz. "Free Flow Live" eta "Type two error"
Aktibismoa
Defendatzaile eta ekintzaile humanitario gisa, Dajanik hainbat GKErekin lan egin du, besteak beste, Palestinarekin, edateko ura eskuratzearekin, emakumeen hezkuntzarekin eta gazteen ahalduntzearekin.
2013an, Kharabeesh eta Visualizing Palestinak YouTubeko bideo bat atera zuten, "Palestinari buruzko BENETAKO EGIA" izenekoa,[3] Israelgo Kanpo Harremanetarako ministro Danny Ayalonek sortutako hiru bideori erantzunez. Dajani eta Lara Sawalha agertzen diren "ACTUAL Truth" bideoa birala bihurtu zen eta 300.000 bisita izan zituen aste gutxi batzuetan.
Dajaniren "Love Letters from Palestina" lanaren zuzeneko interpretazioaren grabazio batek ere nazioarteko arreta erakarri zuen.
"Love Letters from Palestine" filmeko poema-film bat grabatu zuen Belenen, eta filma 2014ko maiatzean estreinatu zuen Nakbaren Oroitzapen Egunean.
Dohako 2023 Expoan parte hartuko du, honako gai hauei buruzko mahai-inguruak antolatuz: deskarbonizazioa, pentsamendu sistemikoa, futurismoa eta trantsizio berdea.
Filmografia
Aktore gisa
- The Actual Truth About Palestine[4]
- 1% Inspiration
- Clonely
- Angel Trumpets, Devil Trombones
- At First Sight
- Maybe We Should Go
- Seth: Fling high
- Tooth of Hope
- Melody
- In Her Eyes
- Above below
- M1das
- Caged bird
Egile gisa
- Medusa’s Misunderstanding
- At First Sight
- Clonely
- Caged bird
Errokonozimendu eta sariak
- "Elkarrizketa lerro onena" Chicagoko 48Hr Zinemaldian. - "Clonely" 2008.[5]
- "Emakumezko aktore onena" Tropfest jaialdian - "At first shigt", 2011[6]
- "Antzerki antzezpen onenaren" Time Out Dubai Saria. ´"Kalubela", 2012
- Dubaiko 48 orduko zinema jaialdian aktore onenaren saria eta Mumbaiko Emakumeen Zinemaldian publikoaren saria jaso ditu. "Melody" 2012[7]
- Film Onena, Gidoi Onena, Muntaia Onena, Zinematografia Onena Arabiar Zinemaren Ikerketa Lehiaketan - "In her eyes", 2013
- Entretenimenduko Arabiar Gazte Saria. 2016
- Stylist Arabiak aitortu zuen munduan eragin eta inspirazio handia izan zuten 50 emakumeetako bat izan zela.
Erreferentziak
- «English Alternative Theatre - PRESS» eat.paulstephenlim.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
- «English Alternative Theatre - PRESS» eat.paulstephenlim.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
- The ACTUAL Truth About Palestine in response to Danny Ayalon. (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
- (Ingelesez) «Dana Dajani | Actress, Writer, Director» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
- «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
- (Ingelesez) theartisteoftheme. (2012-12-06). «Bite of Bread – Tropfest Arabia 2012» The Artiste Of The Middle East (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
- (Ingelesez) «Emirates Trends» emiratestrends.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
Kanpo estekak
- https://www.danadajani.com/
- https://www.instagram.com/danadajani.poetry/
- https://www.imdb.com/name/nm2711730/