Dan Davin
Daniel Marcus Davin (Invercargill, 1913ko irailaren 1a - Oxford, 1990eko irailaren 28a) zeelandaberritar idazlea izan zen.
Dan Davin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Southland eskualdea, 1913ko irailaren 1a |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Heriotza | 1990eko irailaren 28a (77 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Winnie Davin (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Balliol College University of Otago (en) Sacred Heart College, Auckland (en) Verdon College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, soldadua, argitaratzailea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zeelanda Berriko hegoaldean jaio zen, irlandar familia katoliko batean, eta eskola katolikoetan hezi zen. Otagoko Unibertsitateko beka bat lortu zuen eta ingelesa eta latina ikasi zituen. Oxfordeko Unibertsitatean ere ikasi zuen.
Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen armada britainiarretan eta zeelandaberritarretan. Ekialde Ertainean inteligentzia zerbitzuetako ofiziala izan zen, Greziatik ihes egin eta Kretan zauritu zuten. Gerra ostean Clarendon Pressen eta Oxford University Pressen lan egin zuen.
Zeelanda Berriko gerrari, gerraosteko tentsioei, erbesteari eta itzulerari buruz idatzi zuen. Bere lehen eleberrietan, pertsonaia katolikoei buruz ere idatzi zuen, gehiengo protestantea zuen Zeelanda Berrian biziz.
Lanak
Eleberriak eta ipuinak
- Cliffs of Fall (1945)
- For the Rest of Our Lives (1947)
- The Gorse Blooms Pale (1947, ipuinak)
- Roads from Home (1949)
- The Sullen Bell (1956)
- No Remittance (1959)
- Not Here, Not Now (1970)
- Brides of Price (1972)
- Breathing Spaces (1975, ipuinak)
Ez-fikziozkoak
- Introduction to English Literature (1947, John Mulganekin)
- Crete (1953) The Official New Zealand War History
- Closing Times, his literary memoirs (1975, Oxford University Press)
Argitaratzailea
- Short Stories from the Second World War (1982)
- Katherine Mansfield - Selected Stories (1953, Oxford University Press)