Damokles
Damokles, (grezieraz Δαμοκλῆς, Damoklēs, "Herriaren ospea") (K.a. IV. mendea) Antzinako Greziaren Dionisio Zaharraren gorteko gizona izan omen zen. Pertsonaia hau anekdota arrunt baten inguruan sortu zen, Damoklesen ezpatarekin erlazionatua[1][2]. Boterean daudenentzat erreferentzia bat da, berehalako eta beti aurrean arriskuak dituztelako. Damokles, Sirakusako Dionisio I.aren gortesau bat izan zen. Dionisiok erregetza hartzera behartu zion, eta errege-aulkian eseri zenean, buruaren gainean hari batez zintzilikaturik zegoen ezpata bat jarri zion; orduan ulertu zuen zein ahula den tiranoaren egoera. Anekdota hau, dirudienez, Timeo Taorminakoaren Siziliako galdutako historian agertu zen (K.a. 356-260). Beharbada, Zizeronek Diodoro Sikuloren idazkietan irakurri zuen. Tusculanae Disputationes lanean erabili zuen V. 21[1] eta handik Europako kulturari igaro zen.
Damokles | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | politikaria |
Damoklesen ezpata esapideak mehatxu edo hurbileko arriskua adierazten du.
Damoklesen ezpata
Istorioaren arabera, Damoklesek Dionisio I.a tiranoa lausengatzen zuen esanez zorionekoa zela botere eta ahalmen handiko pertsona zelako eta handitasunez inguraturik zegoelako. Dionisiok orduan, Damoklesi proposatu zion haren lekuan jartzeko, honela jakingo zuen nolakoa zen erregearen zoriontasuna. Damoklesek azkar eta gustura onartu zuen. Geroago, Dionisiok Damoklesi agindu zion tronuan esertzeko. Behin eginda, buruaren gainean zintzilikaturik jarri zion ezpata bat. Hau bakarrik zegoen lotuta kirtenetik zaldi baten buztaneko ile batekin. Damoklesek, jasanezinezko egoeraz konturatuta eta zauritua ez izateko, Dionisiori eskatu zion baimena alde egiteko. Horrela konturatu zen zoria boterearen egikaritzaren erantzukizunetik zetorrela. Zizeronek idatzitako istorio hau bere bostgarren arrazoibidean, adierazi nahi zuen bertutea nahikoa zela bizitza zoriontsua izateko[3][4].
Kultura, arte eta literatura
Damokles ezpataren kontua askotan erabiltzen da adierazteko boteredunek beti arriskuan daudela. Orokorrean, aieruzko sentsua, behin-behineko egoera batez sortuak[5]. Tragedia bat hasteko zortezko mekanismo soil bat da baino ez. Shakespearek Henrike IV.aren lanean, gai honetan gehitu zuen: Deseroso dago koroa janzten duen burua[6]. Honela konparatzen zuen greziar eta erromatar imajinagintzen Tikeren eta Fortunaren ziurtasun eza. Horaziok, K.a. I. mendean, Carminum liber tertius edo Odes III liburuan, 29 poeman, Damoklesen ezpata aipatzen zuen. Liburu honetan, landatar-bizitza arruntaren bertuteak laudatzen eta kontrajartzen zituen boteretsuen mehatxuzko eta antsietatezko bizitzarekin. Honetan erreferentzia egin zuen haren lagunari eta patroiari Gaius Maecenas, Horaziok Siculae dapesek edo Siziliar jaiek ez zietela inolako plazerra ematen gizakiei Beraien buruen gainean zintzilikatuta dago ezpata bat (destrictus ensis). Esaldia erabili ohi da edozein zorigaiztotako egoera azaltzeko, bereziki arriskua agerian eta hurbila denean.
John F. Kennedy Estatu Batuetako presidenteak konparatzen zuen nonahiko nuklear suntsidura Damoklesen ezpata batekin, munduko populazioaren gainean eskegita[7] zegoena. Nikita Khrushchovek, SESBaren idazkari nagusiak, nahi zuen bonba atomikoa eskegita egon zedila inperialisten buruen gainean, Damoklesen ezpata baten moduan[8].
Damoklesen ezpataren grabatuak enblema gisa XVI. eta XVII. mendeetako liburuetan eta beste motatako irudietan agertu ziren bertso moralizatzaileekin, zeinetan legenda hau agertzen baitzen Metus est plenus tiranis (Tiranoek dute beldurrik handiena). Damoklesen ezpata askotan agertzen da herriko kulturan, hala nola, nobeletan filmetan, telesailetan, bideo-jokoetan eta musikan[9].
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Zizeron
- Westall
- Zizeron, 5.1: ‘virtutem ad beate vivendum se ipse esse contentam’
- Jaeger, Mary (2002), "Cicero and Archimedes' Tomb", The Journal of Roman Studies 92: 49–61, esp. 51f.
- "Damocles", Benet's Reader's Encyclopedia, 1948, Evil foreboded or dreaded.
- Shakespeare, William(1597), "Part II", Henry IV (online quotation in context), UK: Phrases.
- Kennedy, John Fitzgerald (1961-09-25). "Address Before the General Assembly of the United Nations". Selected Speeches. Columbia Point, Boston: Presidential Library and Museum. Archived from the original on 2011-08-05. Retrieved 2011-08-05. Today, every inhabitant of this planet must contemplate the day when this planet may no longer be habitable. Every man, woman, and child lives under a nuclear sword of Damocles, hanging by the slenderest of threads, capable of being cut at any moment by accident or miscalculation or by madness.
- Isaacs, Jeremy; Mitchell, Pat, eds. (1998), The Cold War (DVD), CNN.
- 12. For example: Literature: Wodehouse, PG (1963), Stiff Upper Lip, Jeeves[page needed]; Bohumil Hrabal [Too Loud A Solitude], 1990[page needed]. Film: Half-Wits Holiday, 1947, The Rocky Horror Picture Show (1975), Escape from L.A. (1996). TV series: Burns Verkaufen der Kraftwerk, The Simpsons 3 (11), 1991; Work Experience (The Office), The Office 1 (2), 2001; Jumping the Shark, Reno 911! 5 (1), 2008; Code Geass 2 (24), 2008; K (anime), 2012. Videogames: Damocles (1990), Tomb Raider (1996); MechWarrior 3 (1999); Max Payne 2: The Fall of Max Payne (2003). Music: Reed, Lou (1992), Sword of Damocles Externally; Zealots, The Fugees and Wyclef Jean, 1996; Oh My Lord (Nick Cave song), Nick Cave and the Bad Seeds, 2001; Starblind, Iron Maiden, 2013; Shatter me with hope – HIM 2012 Ryse: Son of Rome.
Kanpo estekak
- Zizeron: (K.a. 45) Tusculanae Quaestiones