Damietta

Damietta[1] (arabieraz دمياط, Dumyāṭ , domˈjɑːtˤ ahoskatua) izen bereko gobernazioaren hiriburua da, Egipton. Mediterraneo itsasoan dago, Niloren adar handienetako baten itsasoratzetik gertu, Kairotik 191 kilometro iparraldera

Damietta
دمياط
hiria
Administrazioa
Herrialdea Egipto
ProbintziaDamiettako eskualdea
Jatorrizko izenaدمياط
Geografia
Koordenatuak31°25′00″N 31°49′17″E
Map
Altuera16 m eta 16 m
Demografia
Biztanleria206.664 (2006ko azaroaren 11)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakYangzhou

Egungo hiriak, 2006ko erroldaren arabera, 203.187 biztanle ditu.

Historia

Antzinatean Tamiat bezala ezagutu zen hiriak, itsas-portu garrantzitsu bat zuen, baina aro helenistikoan, bere garrantzia behera etorri zen, Alexandriako portua eraiki ondoren.

Damieta, enklabe garrantzitsu bat izan zen XII eta XIII. mendeetan, Gurutzaden garaian. 1169an, Bizantziar Inperioak bidalitako Jerusalengo Erresumaren flota batek, portua eraso eta hartu zuen, baina, azkenik, Saladinok gurutzatuak garaitu zituen.

Gaur egun, Nilo ibaiarekin lotzen duen kanal batekin, berriz Egiptoko itsasportu garrantzitsu bat bihurtu da.

Ekonomia

Damietak, gas natural planta handi bat du, urteko boste milioi tonako edukia duena. Planta, Unión Fenosa Gasekin lotutako enpresa den Segas (%40), ENI konpainia italiarra (%40) eta Egiptoko EGAS eta EGPC konpainien (%10 bakoitzak) banatua dago. 2008an, bigarren trenaren eraikuntza hasi da, ekoizpena, urteko beste bost milioi gas natural tonatan hedatuko dena.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.