Damien Hirst
Damien Steven Hirst (Bristol, 1965) artista ingelesa da, baita ere enpresari eta arte-biltzailea.[1] 1990eko hamarkadan Young British Artists etiketa jarri zitzaien artista taldeko izen ezagunenetako bat da.[2][3] 21. mendearen hasieran, Erresuma Batuko artista aberatsena izan liteke, Sunday Times egunkariko zerrendaren arabera.[4]
Damien Hirst | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Damien Hirst |
Jaiotza | Bristol, 1965eko ekainaren 7a (58 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Talde etnikoa | Ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leeds Arts University (en) Winkler Prins (en) Goldsmiths, University of London (en) Allerton Grange School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Michael Craig-Martin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | jatetxe-jabea, margolaria, conceptual artist (en) , eskultorea, ilustratzailea, artista bisuala, film-zuzendaria, Irarlea, installation artist (en) eta assemblage artist (en) |
Lantokia(k) | Leeds Londres eta Berlin |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Young British Artists (en) |
Mugimendua | Young British Artists (en) |
Genero artistikoa | assemblage (en) Vanitasa |
damienhirst.com | |
Estiloa
Black Sun, Eguzki beltza, ia 3.6 metroko diametroarekin, dena euli hilez egina. | |
Marrazoa formaldehidoan. | |
For the love of God, Jainkoarren, milaka diamante burezur baten gainean. |
Heriotza da gai nagusietako bat Hirst-en lanetan.[5] Serie ospetsu bat egin zuen hildako animaliak formaldehidoan gorde eta erakustren: marrazoa[6], ardiak, erdibitutako behi eta txahala[7]... Beste lan batean, behi baten burua usteltzen utzi kutxa batean, eta euliak harekin nola elikatzen diren ikus zezakeen ikusleak. Euliak, halaber, hilda gero ere berrerabili izan zituen zirkulu beltz erraldoi bat egiteko. 2007an aurkeztu zuen, bestalde, For the Love of God (‘Jainkoarren’) pieza, zeinaa 8.601 diamantez estalitako giza-burezur bat den, heriotza eta luxua elkartuz[8].
Beste lan batzuetan, serie errepikakorrak egin izan ditu, edo gaixotasunekin zerikusia duten objektuen bildumak (kirurgiako tresneria edo zigarrokinak[9] kantitate handietan batuz, adibidez).
Obra hauetarik asko lantegian, laguntzaile talde handiekin, egin izan ditu Hirstek, eta horrek beste artista batzuen kritika jaso du, hala nola David Hockneyrena[10].
Erreferentziak
- Nicholson, Octavia. "Hirst, Damien (Steven)", Oxford Art Online (subscription). Retrieved 9 November 2008.
- "Glossary: Young British Artists (YBA)", Tate. Retrieved on 14 July 2009.
- "Hirst generation missing from Turner prize 2000 shortlist", The Guardian, 14 June 2000. Retrieved 11 September 2009.
- Richard Brooks, "It’s the fame I crave, says Damien Hirst," The Times, 28 March 2010
- Brooks, Richard. "Damien Hirst's earliest painting goes on sale", The Sunday Times, 6 April 2008. Retrieved 22 March 2010.
- Ltd, Science. «The Physical Impossibility of Death in the Mind of Someone Living - Damien Hirst» damienhirst.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
- Ltd, Science. «Mother and Child (Divided) - Damien Hirst» damienhirst.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
- El efecto Hirst.. (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
- Ltd, Science. «Horror at Home - Damien Hirst» damienhirst.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
- Berria.eus. «Artetik arterako tartea» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).