Damba
Damba 2008an sorturiko musika taldea da, musika estilo eta kultura anitzak uztartzen dituena.
Damba | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | pop, rock |
Urteak | 2008 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Kameluak, Agorila |
Taldekideak | |
Estitxu Pinatxo Aitziber Estanga Luis Puerto Kristian Amorena Xabi Albistur Sam Balerdi Matthieu Haranboure Josu Erviti | |
Lehengo taldekideak | |
Céline Mounole Rocío Herrera Ruben Caballero Christophe Ithuritze Lerman Nieves Alfonso Masach Julen Izarra Xabi Dominguez Luisito Puerto Sarría | |
Taldea
Dambak 100 kontzertu baino gehiago eman ditu Europa osoan. Ipar eta Hego Euskal Herriko, Kubako eta Venezuelako hamaika musikarik osatzen dute taldea. Rock, blues, punk, reggae eta funk estiloak uztartzen dituzte ukitu latino nahiko nabarmenarekin. 2011. urteko talde onenen artean aukeratu zuen AIEk (Artistas, Intérpretes o Ejecuntatentes) eta horri esker hainbat kontzertu eman zituzten Espainiako Estatuan, baita Europa osoan ere. Girando por Salas 2011-2012 ekimeneko lehen sailkapenean ere sartu ziren.[1]
2013an Estitxu Pinatxo abeslari beratarra sartu zen taldean.
Diskografia
- Y si rompo mi camino (2008, Kameluak)
- Hautsi... eta izan zaitez zu (2013, Agorila)
Erreferentziak
- «Damba taldearen single berriaren bideoklipa: 'Hautsi'» Entzun! 2013-04-23.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.