Damaso Zabaltza
Damaso Zabaltza Olaso (Irurita, Baztan, 1835eko abenduaren 11 – Madril, 1894ko otsailaren 27a) nafarroako piano-jotzaile eta musikagilea izan zen.
Damaso Zabaltza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irurita, 1835eko abenduaren 11 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1894ko otsailaren 27a (58 urte) |
Hobiratze lekua | San Justoren hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Mariano Gartzia Zalba |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea eta musikaria |
Genero artistikoa | zarzuela |
Musika instrumentua | pianoa |
Iruñean pianoko ikasketak egin ondoren Madrilen hartu zuen bizilekua eta ospe handia izan zuen berehala. Kristina Erreginaren jauregiko kontzertu-jotzaile eta Madrilgo Musika Kontserbatorioko piano-irakasle izendatu zuten. Euskal folklorean erroturiko musika sortu zuen batez ere. Konposizio ezagunenak: Laurak bat, Kantaritalde donostiarrari, El canto de las montañas, Maritxu, Aritzari, El eco del monte Auza, Las campanas del Roncal, Pamplona eta Jota. 1861. urtean El caserío zarzuela aurkeztu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.