Dalkeith

Dalkeith, (Eskoziako gaeleraz: Dail Cheith), Eskozia hego-ekialdeko udalerria da, Midlothian eskualdeko hiriburua. 2011ko erroldaren arabera 12.342 biztanle ditu. Edinburgh hiriburutik 11 kilometro hego-ekialdera dago.

Dalkeith
Dalkeith
Dail Cheith
Dawkeith
Dail Cheith
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMidlothian
Jatorrizko izenaDalkeith
Dail Cheith
Dawkeith
Posta kodeaEH22
Geografia
Koordenatuak55°53′37″N 3°04′06″W
Map
Demografia
Biztanleria13.400 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0131
Ordu eremuaUTC±00:00

Historia

Dalkeithen lehenengo aipamena XIV mendean Jean Froissart kronikagile frantsesak egin zuen, bere Eskoziarako bidaian Dalkeitheko jauregian hamabost egun pasa zituela esan baitzuen. Gaztelua bera XII mendekoa zen. 1401 urtean baroierriko burgo bihurtu zen eta 1540an errege burgo.

1650ean Oliver Cromwellen armadako Monck generalak bertan ezarri zuen herrialdea kontrolatzeko egoitza. Ordurako Dalkeithek Eskoziako merkatu handienetakoa egiten zuen High Street oso zabala baitu.

1831ean Edinburghekin lotu zuen trenak. Ikatza, mineralak eta nekazal produktuak garraiatzen zituen hiriburura. 1853an Corn Exchange ("artoaren merkatua") eraiki zen, Eskoziako ale merkatu estali handiena.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Herri eta hiri senidetuak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.