Pariak
Paria, dalit edo ukiezinak Indiako kasta izeneko egitura sozialetik kanpo dauden pertsona baztertuak dira. Historian eta egun ere, gizartean mespretxatzen diren lanbideak dituzte, hala nola, estolderia-garbitzaile, eskale, ehorzle, harakin, arrantzale eta ehiztari. Nagusiki India hegoaldeko Tamil Nadu eta Kerala estatuetan bizi dira.
Ikuspegi hau bereziki hinduismoan sustraitua dago, baina beste erlijio eta kultureetan ere ntzeko taldeak ere badaude. Apartheid edota arrazakeriarekin ez bezala, ukiezintasuna larruazal kolore, arraza edo erlijio berdineko gizasemeen artan ematen da, ezberdintasun nagusia talde hau gainontzeko ustezko goi mailako taldeetatik marginatua izatean datza.
Berez, ukiezintasuna munduaren "berezko orden" batean oinarritzen diren siniskera espiritual eta erlijiotsuetan jatorria izan arren, praktikan diskriminazio, marginazio, txirotasun, analfabetismo eta talde honen aurkako bortizkeria dakartza, eta beste hainbat alboratutako talde askotan jazotzen den legez, emakumeak eta umeak kaltetuenak izan ohi dira.
Erakundeek fenomenu honen aurka burutzen duten borroka oraindik ez da behar adinekoa, jazotzen den herrialdeetako pentsakeran sakonki errotua dagoeen kontzeptua baita.
Dalit etniako haurren egoera Indian
Haurrak hazten dira jakinda beste herritarrak baino traba gehiago gainditu behar izango dituztela : Orduero, hiru dalit dira delituen biktima; egunero, hiru dalit emakume bortxatuak izaten dira, bi dalit hiltzen dituzte, bi etxebizitza dalit erretzen dituzte eta hamahiru dalit gutxienez kolpeka erabiliak izango dira; eta astero, sei dalit bahituak izango dira.
Indian, 70 milioi haur dalit baino gehiago bizi dira, eta askok 50 zentimo baino gutxiagorekin egunero. Diskriminazio ekonomikoaz gain, gizarte eta hezkuntza bereizkeria ikaragarria jasaten dute. Haurren %54 desnutrizio egoeran bizi da, % 21 pisu urritasun egoeran eta %12 bost urte bete baino lehen hiltzen dira.
Gehienak ez dira eskolara joaten, eta baldin badoaz, urte gutxi batzuetan joaten dira eta distantzia ikaragarri luzeak ibili behar dituzte joan ahal izateko. Landatar zonetan bizi den umeen laurdena bakarrik doa eskolara, eta han, haien irakasleen eta taldekideengandik ahozko abusua eta abusu fisikoa jasaten dute.
Dalit etniako emakumeen egoera Indian
Emakumeek hiru diskriminazio mota jasaten dituzte; klase, genero eta kasta diskriminazioak. Mila bortxaketa baino gehiago daude urtero eta neskato asko sexualki esplotatzen dituzte devadasi “ Jainkoaren neskame “ gisa. Ohitura erlijioso bat da non, milaka eta milaka neskato dalit, tamalez, ezkontzea debekatuta dute eta tenplu batean prostituta gisa aritzera behartuta daude. Neskatila devadasien %93 dalitak dira.
Izendapenak
Paraiyar ("kastatik kanpokoa") direlakoek honako izendapen hauek jasotzen dituzte:
- Ukiezinak: kontzeptu hau ez dago hinduismoan zigortua, liburu sakratu bakar batek ere ez baitu aipatzen.
- Paria: izena ingelesezko pariah hitzetik dator, paraiyar hitzaren laburdura da.
- Dalit: ukiezinen buruzagia zen Bhimrao Ramji Ambedkar buruak proposatutako izendapena; izena sanskrito hizkuntzatik dator eta 'zapalduak' edo 'apurtuak' esan nahi du. Navsarjan erakundeak berdintasunean sinistu, hura praktikatu eta desberdintasunarn aurka borrokatzen duena gisa berrizendatu du.
- Harijan: literalki 'gizona' edo 'Jainkoaren semea', Gandhik sortutako izena. 1932 eta 1933 urteetan Gandhik ukiezintasunaren aurkako kanpainiak bultzatu zituen.