Dalet
Dalet, Daleth edo Daled hizkuntza semitiko gehienetako laugarren hizkia da, adibidez feniziar alfabetikoan, alfabeto aramearran, alfabeto hebrearrean (ד) eta alfabeto siriakoan (ܕ). Arabiar alfabetoan د abjadi ordenan zen laugarren hizkia, gaur egun 8.a baita. Bere balioa ahoskatutako eztandakari albeolarrarena da, NAF: [d].
Dalet | ||||
---|---|---|---|---|
Feniziar | Hebrearra | Aramera | Siriakoa | Arabiera |
ד | ܕ | د | ||
Eratorritako hizkiak |
Greziarra | Latin | Ziriliko | |
Δ | D | Д | ||
Balizko jatorria |
Hieroglifiko | Proto-semitiko | ||
Errepresentazio fonemikoa: | NAF: [d, ð] | |||
Kokapena alfabetoan: | 4 | |||
Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: | 4 |
Hizkia Brontze Aroan erabilitako alfabetoetatik dator, ziurrenik dalt hitzetik "atea", azkenean hieroglifikoetan agertzen den atetik hartua:
Feniziar letrak Greziar alfabetoko delta (Δ), Latineko D eta alfabeto zirilikoko Дra eraldatu zen
Dalet hebrearra
Alfabeto hebrearra |
Aldaera ortografikoak | ||||
---|---|---|---|---|
Inprentako tipografiak | Hebreera Kurtsiboa |
Rashi Idazkera | ||
Serif | Sans-serif | Monospace | ||
ד | ד | ד |
Dalet letra hebrearra (דָּלֶת) alfabetoko 4.a da. Gaur egungo ahoskeran dalet izena du, baina Ashkenaziek Dales esan ohi dute eta Ekialde Hurbilan daleth ahoskatu ohi da, batez ere diasporako kide askoren artean. ד letra, ingelerazko D letran bezala, NAF: [d] ahoskatzen da. Baina baliteke ahoskera plosiboa izatea. Askotan Resh hizkiarekin nahasten da, itxura antzekoa dutelako.
Aldaerak
Dalet hizkiak dagesh bat jaso dezake, eta ahoskera aldaketa txikia ematen da:
- ד dhalet /d/ (/ð/ Teinami, Mizrachi eta Sefardi batzuen artean. Ashkenazi batzuek NAF: [z] ahoskatzen dute.
- דּ dalet /d/.
Hebreera modernoan ד׳ geresh batekin laguntzen da, eta NAF: [ð] soinuarentzat erabiltzen da, atzerriko izenekin.
Dalath/Dolath siriakoa
Alfabeto siriakoa |
Dalath/Dolath |
---|
Madnḫaya Dalath |
Serṭo Dolath |
Esṭrangela Dalath |
Alfabeto siriakoan ܕ laugarren letra da. Mendebaldeko ahoskeran Dolath izena du eta ekialdean Dalath (ܕܵܠܵܬ). Bi soinu ezberdin izan ditzake. Ahoskera indartsua denean (qûššāyâ) NAF: [d] ahoskera du. Dalath/Dolath ahoskera leuna duenean (rûkkāḵâ) NAF: [ð] ahoskera du. Hitza oso ohikoa da siriakoan, askotan hitzen hasieran itsasten delako (izenorde erlatiboa).
Dalath/Dolath beti idazten da puntu batekin azpian, Resh letratik bereizteko ܪ. Letra hau identikoa da, baina puntua gainean du. Zenbakia denean Dalath/Doleth lau balio du eta puntu eta lerroak erabilita 4.000 eta 40.000 izan daiteke.
Arabiar dāl
Arabiar alfabetoa |
Arabiar dāl letra modu ezberdinetan idazten da hitzan duen kokapenaren arabera:
Posizioa hitzan: | Isolatua | Bukaeran | Erdian | Hasieran |
---|---|---|---|---|
Hizkiaren forma: | د | ـد | (Ez du) | (Ez du) |
Ordezkatzen duen soinua NAF: [d] da.
ḏāl letra (ذ) oinarrizko arabierazko hizkia da ere, baina dāl letraren alderatzat hartzen da.
Punjabin erabiltzen diren alfabeto arabiarretan (shahmukhi) eta urduan dāl letraren gainean ṭā txiki bat jartzen da, ڈ, NAF: [ɖ] soinua adierazteko. Soinu hau pashtu aldaeran dāl letraren azpian zirkulu bat jartzen sortzen da: ډ
Bielorrusiako alfabeto arabiarrean dāl letra azpian hiru puntu dituela idazten da, , NAF: [d͡z] soinua adierazteko.