Dakota eraikina
Dakota eraikina (ingelesez The Dakota, Dakota Apartments edo Dakota Building) New York hiriko Manhattan barrutian dagoen eraikina da, Central Park parkearen mendebaldean, berez 72. kalearen ipar-mendebaldeko iskina eta Central Park West etorbidearen artean kokatzen den etxebizitza edo apartamentu multzo bat da.
Dakota eraikina | |
---|---|
The Dakota | |
AEBko Leku Historikoa | |
Central Park West Historic District | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°46′36″N 73°58′35″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1884ko urriaren 27a |
Inaugurazioa | 1884ko urriaren 27a |
Komisarioa | Edward C. Clark (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Henry Janeway Hardenbergh (en) |
Estiloa | Arkitektura neogotikoa Renaissance Revival architecture (en) |
Solairuak | 10 |
Ondarea | |
AEBko Leku Historikoa | 72000869 |
Izena
Usadioaren arabera, Dakota izena, etxea eraiki zen garaian Manhattango eremu honetan kasik etxebizitzarik ez zegoenez eta uhartearen hegoaldeko hirigunetik urruti zegoenez, kasik Dakota estatua bezain urruti zegoela herri esaeraretik omen dator, alegia, euskarazko "zakurraren ipurdian" esaeraren parekidea. Gaur egun ordea, Manhattan barrutia nahiz New York hiriaren bihotzean dago.
Historia
1880ko urriaren 25a eta 1884ko urriaren 27aren artean eraiki zen.
Henry Janeway Hardenbergh arkitekto etxea kontratatu zen Singer Sewing Machina Company erakundeko Edward Clark zuzendariarentzat diseinua gauzatzeko. Arkitekto etxe honek berak ere Plaza Hotela eraiki zuen.
Eraikin hau John Lennon musikariaren bizileku eta heriotza lekua izateagatik oso ospetsu bilakatu zen, musikari hau 1980ko abenduaren 8an bertan erail baitzuten. Bestalde aurretik 1967an eraikin honetan Roman Polanski zuzendariaren Rosemary's Baby beldurrezko filma ospetsua filmatu zen.
Eraikinean bizilekua duen jende ospetsua
Dakota eraikinean bizi izan den jende ospetsuetako batzuk hauek izan dira:
- Lauren Bacall aktorea.
- Leonard Bernstein konposatzailea eta orkestra zuzendaria.
- F. Ambrose Clark kirolaria, jatorrizko eraikitzailearen biloba ere bazen.
- Bob Crewe abestien idazlea eta ekoizlea.
- José Ferrer aktorea.
- Roberta Flack abeslaria.
- Charles Henri Ford idazlea.
- Judy Garland aktorea.
- Steve Guttenberg aktorea.
- Judy Holliday aktorea.
- Boris Karloff aktorea.
- John Lennon musikari eta abeslaria, eraikin honetan atarian eraila.
- Ian McDonald musikaria.
- Rudolf Nuréyev dantzaria.
- Robert Ryan aktorea.
- Jason Robards aktorea.
- Zachary Scout aktorea.
- Carson McCullers idazlea.
Iruditegia
- Hegoaldeko aurpegiaren ikuspegia
- Ataria
- Aurrealdea
- Xehetasuna
Kanpo estekak
- Dakota eraikina Google Maps webgunean ikusgai (Ingelesez)
- Dakota eraikineko gaur egungo argazkiak (Ingelesez)
- Dakota eraikinaren argibide zehatza (Ingelesez)