Daisy Sisters

Daisy Sisters Henning Mankellek 1982an idatzitako eleberria da. Ordfront argitaletxeak kaleratu zuen lehen aldiz.

Daisy Sisters
Jatorria
Egilea(k)Henning Mankell
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Ezaugarriak
Hizkuntzasuediera
Egile-eskubideakcopyrightduna

Sinopsia

Hiru urtez gutunak elkarri bidali ondoren, baina sekula batak bestea ikusi gabe, Elnak eta Vivik, hamazazpi urte eskaseko suediar gazteek, azkenean elkar ezagutuko dute. 1941eko uda beroan, Bigarren Mundu Gerra bete-betean, elkarrekin egingo dute bizikleta bidaia Suediako eta Norvegiako mugaraino. Oraingoz neutral azaldu da Suedia; Norvegia, ordea, tropa naziek okupatua da. Mundua zain dute, baina biek ez dakite bidean zehar bi militarrekin elkartzeak zelako ondorio izango dituen haietako baten etorkizunerako. Biek amesten dute urruneko herrialdeetara bidaiatzea, askatasuna eta independentzia lortzea; laster, ordea, errealitate gordina nagusitu egingo da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.