Daisen mendia
Daisen mendia (japonieraz: 大山 Daisen) Japoniako Honshu uhartearen mendebaldeko sumendia da, 1.729 metroko altuera duena. Daisen-Oki Parke Nazionalaren barnean dago Japoniako itsasoaren ertzean.
Daisen mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.729 m |
Prominentzia | 1.634 m |
Mota | Geruza-sumendi eta hometown Fuji (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°22′16″N 133°32′47″E |
Honen parte da | 100 Famous Japanese Mountains (en) New 100 Famous Japanese Mountains (en) Hana no Hyaku Meizan (en) New 100 Famous Flower Mountains (en) 100 Famous Chūgoku Mountains (en) |
Mendikatea | Chūgoku Mountains (en) |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Tottori |
Babestutako-eremua | Daisen-Oki Parke Nazionala |
Erupzioak
Duela 1'8 milioi urte hasi ziren eta "Daisen zaharra" duela 500.000 urte sortu zen. "Daisen berria" aldiz zaharraren kraterrean sortu zen duela 50.000 urte hasi eta duela 10.000 urte bukatu ziren erupzioen eraginez.
Historia eta erlijioa
Shugendō adar budistarentzako mendi garrantzitsua da eta 733ko agiri batek Ōkami-take izena ematen dio, "jainko handiaren mendia". Hōki Fuji eta Izumo Fuji izena ere eman izan zaio.
718 urtean mendiaren erdialdean Daisen-ji tenplua eraiki zen eta erromes leku bihurtu zen. Hala ere mendiaren tontorrera igotzea debekaturik egon zen monjeak ez zirenentzat Edo Aroa hasi zen arte. Daisen-ji tenpluaren gainean Ōgamiyama santutegia ere eraiki zen.
Igoera
2000 urtean Tottoriko lurrikara handia izan zen eta ordutik Kengamine (1.729m) gailur nagusira igotzea debekaturik dago, arriskutsua baita. Ibilbide ohikoena Daisen-ji tenpluan hasten da eta Misen tontorrera igotzen da (1.709m)
Iruditegia
- Mendebaldeko ikuspegia.
- Udazkenean.
- Iparraldeko horma.
- Hegoaldeko ikuspegia.
- Daisen-ji tenplua.
- Ōgamiyama santutegia.