Dair al Bahri

Dair al Bahri[1] (arabieraz: دير البحري, Dayr al-Bahri) Egiptoko aztarnategi garrantzitsua, Niloko ibaiaren eskuinaldean, Karnakeko hiriaren aurrean. Bertan dago Hatshepsut erreginak Senenmut arkitektoari eraikiarazi zion tenplua (K.a. 1500. urtea). Tenplutik hurbil Maspero egiptologo frantsesak 1881. urtean lurpean aurkitu zuen Mentuhotep II.aren hilobi-tenplua dago (K.a. 2050. urtea).

Deir el-Bahariko oinplano orokorra.
Hatshepsuten tenplua

Mentuhotep II.aren hilobia

Inperio Ertaineko hileta eraikinen multzo aipagarriena XI. dinastiako Mentuhotep II.a (K.a. 2064-2013) faraoiarena izan zen, Deir el-Bahari amildegian eraiki baitzen. Harkaitzean zulatuta zegoen hilobia, handikienak egon ohi ziren bezala. Sarreraren aurrean, patio zabal bat zegoen, eta haren atzean bi terraza angelu-zuzen altxatzen ziren, zentrokideak, tumulu edo piramide formako egitura batean amaitzen zirenak, pilare oktogonalezko zutabedi bikoitza zutela inguruan. Egun erabat hondatua dago monumentua.

Hatshepsuten tenplua

Hatshepsut erreginak (K.a. 1479-1457), Mentuhotep II.aren hilobi tenplua zegoen toki bera aukeratu zuen bere tenplua eraikitzeko, hain zuzen ere, Erregeen Haranaren beste aldean zegoelako. Senenmut arkitektoak zuzendu zituen obrak, tenpluaren alboko kapera batean irakurri ahal daitekeenez. Ez da ohikoa arkitektoaren izena bere obran azaltzea, baina heste iturri batzuetatik jakin da garrantzi handiko pertsonaia eta erregina oso hegikoa zela Senenmut hori.

Eraikina, funtsean, hiru plataformaz dago osatua, eta euren artean aldapa batzuen bidez daude lotuak. Barrenekoa patio ireki bat da eta atari bat du atzean. Erdiko eta goreneko solairuek harkaitzean zulatutako beste areto batzuk ere badituzte. Senenmutek, tenpluak inguruko paisaiarekin bat egitea ez ezik, lau angeluko eta poligono formako zutabeek argi-itzal joko ikusgarri bat eragitea ere lortu zuen, tokiko eguzki indartsuak efektua areagotzen zuela (ez da ahaztu behar Deir el-Bahari dela, mundu osoa hartuta, udan tenperatura handienetakoak izaten dituen tokietako bat).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

25°44′18″N 32°36′28″E
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.