Daimler-Benz
Daimler-Benz automobilak egiten dituen enpresa-taldea da, 1926an sortua, Benz konpainia (1882an sortua) eta Daimler Motoren Gesellschaft (1890ean sortua) elkartu zirenean. Elkarte berri horrek automobilak egiten eta merkaturatzen ditu (Mercedes-Benz), eta baita hegazkingintzan, burdinbideetan eta itsasontzietan erabiltzeko motorrak ere. Hala ere, automobilen saila du ezagunena, ez bakarrik luxuzko autoen kalitateagatik, baita berrikuntzengatik ere (1936 urteaz geroztik Diesel motorreko autoak saltzen ditu). Bigarren Mundu Gerraren ondoren, enpresak hainbat alemaniar talde handi bereganatu zituen; horien artean Krupp taldea 1969an, eta 1986an AEG (elektromekanika) taldeko kapitalaren gehiengoa. Estrategia horren bidez, Daimler-Benz Europako lehenengo automobil-taldea bihurtu da, Volkswagenen aurretik.
Daimler-Benz | |
---|---|
Datuak | |
Mota | automobile manufacturer (en) , Industria aeroespaziala, weapons manufacturing company (en) , kapital irekiko enpresa eta tractor brand (en) |
Jarduera sektorea | automobilgintza, industria aeronautikoa, industria armamentista, Manufacture of motor vehicles (en) eta vehicle construction (en) |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Honen parte | DAX (en) |
Eskumendekoak | Dornier (en) |
Enplegatuak | 300.068 (1997ko abenduaren 31) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Jürgen E. Schrempp (en) |
Zuzendaritza-taldea | Edzard Reuter (en) , Wilhelm Kissel (en) , Joachim Zahn (en) , Wilhelm Haspel (en) , Fritz Koenecke (en) , Walter Hitzinger (en) eta Gerhard Prinz (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Aktiengesellschaft (en) |
Jabea | Friedrich Flick (en) eta Günther Quandt (en) |
Zeren jabe | |
Balore-burtsa | Tokioko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1926ko ekainaren 28a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Berlin |
Ordezkatzen du | Benz & Cie. (en) eta Daimler Motors Corporation (en) |
Aurrekoak | Horex (en) eta Daimler Motors Corporation (en) |
Ondorengoak | Mercedes-Benz Group |
Desagerpena | 1998ko abenduaren 21a |
Jasotako sariak | Innovation Prize of the German Economy |
webgune ofiziala |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |