Dahomey

Dahomey[1] mendebaldeko Afrikako antzinako erresuma izan zen, egungo Beningo Errepublikaren lurraldea hartzen zuena. XVII. mendean sortu eta 1894an Frantziak konkistatu arte, Dahomeyko Erresuma eskualdeko herrialderik boteretsuenetakoa izan zen.[2] 1894-1960 bitartean, Dahomey Mendebaldeko Afrika Frantsesaren zati bat izan zen. Dahomeyko Errepublika burujabeak 1960 eta 1975 bitartean iraun zuen, urte hartan izenez aldatu eta Benin bilakatu baitzen.[3]

Dahomeyko Erresuma
1600 aldean  1894
Monarkia
Dahomeyko Erresumako bandera

Dahomeyko Erresumako armarria

Dahomeyko Erresuma 1894 aldean
Geografia
HiriburuaAbomey
Kultura
Hizkuntza(k)fonera
ErlijioaVudu
Historia
Aurrekoa
Abomeyko Erresuma
Ondorengoa
Dahomey Frantsesa

Joruba herriaren lurraldeetan ezarritako erresuma hau Allada erresumaren mende egon zen hasieran, 1715 aldean independentzia lortu zuen arte. Handik aurrera, Dahomeyko erregeek lurralde asko lortu zituzten konkisten bitartez. Erresuma esklabotzaren bitartez aberastu zen. Aipagarria da Dahomeyko amazonak izeneko unitate militarra, emakumez osaturik zegoena.[4]

Dahomeyko erregeen zerrenda

  • Gangnihessou (1600 – 1620)
  • Dakodonou (1620-1645)
  • Aho Houegbadja (1645-1685)
  • Houessou Akaba (1685-1708)
  • Agadja (1708-1740)
  • Tegbessou (1740-1774)
  • Kpengla (1774-1789)
  • Agonglo (1789-1797)
  • Adandozan (1797-1818)
  • Ghezo (1818-1858)
  • Glele (1858-1889)
  • Behanzin (1889-1894)
  • Agoli-Agbo (1894-1900)

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Afrika kolonialeko toponimia. .
  2. Bertaux, Pierre Africa. Desde la prehistoria hasta los Estados actuales, Madrid, Siglo XXI, 1974
  3. WHKMLA: History of the Kingdom of Dahomey. zum.de.
  4. Ronen, Dov. (1971). «On the African Role in the Trans-Atlantic Slave Trade in Dahomey» Cahiers d’Études Africaines XI (41): 1..

Kanpo estekak

Historia
Benin
Artikulu hau Beningo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.