Dagerrotipo

Dagerrotipoa edo dagerrotipia[1] argizkigintzaren aurrenetako prozedura izan zen, Louis Daguerrek eta Joseph-Nicéphore Niepcek asmatutakoa. Objektuaren irudia zilar iodurozko geruza bat zeukan kobrezko xafla batean finkatzen zen. Irudi positiboa xaflari merkuriozko lurruna aplikatuz lortzen zen[2]. 1837an lortu zuen Louis Daguerrek lehen argazkia teknika hau erabiliz; horretarako 50 kgtik gorako ekipoa baliatu zuen, 20 minutuko esposizioarekin[3]. 1839an Frantziako Gobernuak patentea erosi eta askatu zuenetik, dagerrotipiak zabaltze handia izan zuen. Hala ere, prozedura garestia zenez eta ezinezkoa baitzen kopiak egitea, 1860 arte baino ez zen erabili[2].

Dagerrotipoak egiteko kamera, 1839.
L’Atelier de l'artiste («Artistaren lantegia»), Louis Daguerre, 1837.

Erreferentziak

  1. Dagerrotipo Zehazki, ehu.eus
  2. Bustillo, Fernando. Argazkigintzaren historia. Euskarazko Ikasmaterialen Gordailua, eimagordailua.eus (Noiz kontsultatua: 2015-12-27).
  3. Nogeras, Itziar. Argazkigintza: sarrera-artikulua. Elhuyar aldizkaria, zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-12-27).

Kanpo estekak

Argazkigintza Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.