Dabih

Dabih, β Capricorni edo 9 Capricorni Capricornus konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena da, Deneb Algedi edo α Capricorniren ondoren. Bere izenak, arabierazko الذابح al-dhābiḥ izenetik datorrena, "abere hiltzailearen zortearen izarra" esan nahi du.

β¹/β² Capricorni
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0
Konstelazioa Capricornus
Igoera zuzena 20h21m00.7s
Deklinazioa −14°46′53″
Itxurazko magnitudea (V)+3.05/+6.09
Ezaugarriak
Mota espektralaK0II+B8V/A0III
U−B kolore indizea0.28/−0.11
B−V kolore indizea0.79/−0.02
Aldakor motanone
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)−19/−18 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: 48.42/42.64 mas/u
Dec.: 14.00/0.37 mas/u
Paralajea (π)9.94 ± 1.00 mas
Distantzia328 au
(101 pc)
Magnitude absolutua (MV)−1.96/+1.08
Beste izendapenak
Dabih, Dabikh, Dikhabda, 9 Capricorni, HR 7776/7775, HD 193495/193452, BD−15°5629/−15°5626, FK5 762, HIP 100345/100325.

Dabih gure eguzki-sistematik 328 argi urte edo 101 parseceko distantziara dago, eta ezagutzen diren izar guztien artean konplexuenetako bat da. Ikusmen onarekin edo prismatikoak erabiliz elkarrengandik hiru minutu sexagesimal baino apurtxo bat gehixeago bananduta dauden bi izar ikus daitezke, bata, distiratsuena Dabih Nagusia edo β1 Capricorni eta bigarrena, hain distiratsua ez dena, Dabih Txikia edo β2 Capricorni. Elkarrengandik gutxienez 21.000 unitate astronomikoko distantzia batez bananduak daude, eta euren orbita osoa betetzen gutxienez 700.000 urte behar dituzte. Gainera, bi izar hauetako bakoitza, era berean, izar sistema anizkoitz bat da.

Dabih Nagusia

Bi izar hauetatik Dabih Nagusia da konplexuena. Sistema honetako izarrik garrantzitsuena β Capricorni Aa da, K0II espektro motako eta +3,08ko irudizko magnitudea duen erraldoi laranja argitsu bat. Izar honen diametroa gure eguzkiarena baino 35 aldiz handiagoa da, gure eguzkiarena baino lau aldiz handiagoa den masa du, eta bere argitasuna gure eguzkiarena baino 600 aldiz handiagoa da. Honengandik 0,05 segundo sexagesimaletara β Capricorni Ab dago, B8V espektro motako eta +7,20ko irudizko magnitudea duen sekuentzia nagusiko izar urdin bat. Izar honen masa β Capricorni Aaren parekoa da. Bi izar hauek elkarrengandik bost unitate astronomikoko distantzia batez bananduta daude, eta euren orbita periodoa 3,77 urtekoa da.

Era berean, β Capricorni Ab izarrak badu beste kide bat soilik 0,10 unitate astronomikoko distantziara, 8,7 eguneko orbita periodoa duena. β Capricorni Ac du izena eta ez da ezertxo ere ezagutzen izar honetaz. β Capricorni Aa bezala izar anizkoitz bat dela uste da.

Dabih Txikia

Dabih Txikia sistema bitar bat da. Sistema honetako izarrik garrantzitsuena β Capricorni B da, gure eguzkia baino 40 aldiz argitsuagoa den B9.5II/IV espektro motako eta +6,1eko irudizko magnitudeko izar erraldoi edo azpierraldoi bat. Merkurio-manganesozko izar bat da, bere atmosferan zenbait elementu oso ugari dituena. Platino, urre, merkurio eta bismuto kopurua gure eguzkian baino 100.000 aldiz handiagoa da.

Dabih Minor edo Dabih Txikiko bigarren izarra β Capricorni C da, β Capricorni Btik 30 unitate astronomikoko distantziara dagoena, bere orbita zehaztu ez den arren. Baliteke F espektro motako nano hori bat izatea.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.