DVD-ROM

DVD-ROM Compact Disc bat hobetuz sortutako euskarria da. Lehenengo bertsioa 1995 urtean azaldu zen informatika eta ikus-entzuneko kontsortzio baten eskutik, DVD Forum deitua.

CD bati egin zitzaizkion hobekuntzak multimedia ahalmena handitzeko bideratu zituzten. Hasteko, CD batean 86 cm2 erabiltzen dira datuak gordetzeko; DVD batean, aldiz, 87,6 cm2-ra handitu zen azalera hori. Horrek megabyte bakar batzuetako irabazia besterik ez zuen eman. Benetako irabazia pit (putzuen) gutxieneko luzera txikituz (0,972 μm-tik 0,4 μm-ra)eta pistak bata bestetik gertuago jarriz lortzen da (0,74 μm, 1,6 μm-ren aldean). Denera 7,5 aldiz datu gehiagoko ahalmena du, CD batekin konparatuta (4,7 Gb 0,65 Gb-en aldean); eta hori, alde bakar batetik eta geruza bakar batean gordez gero.

Izan ere, DVD batean informazioa euskarriaren bi aldeetan gorde daiteke, eta alde bakoitzean bi geruzatan. Soilenak, eta erabilienak, alde bateko geruza bateko DVD-5 deituak dira, 4,7 GB-eko ahalmena dutenak. Erabiltzen diren beste mota bat DVD-9 deituak dira, hauek informazioa alde batean baina bi geruzatan gordetzen dute, lehengoen ahalmena ia bikoiztuz (8,5 GB). Halaber, badaude bi aldetan idatz daitezkeen diskoak eta alde bakoitzean 2 geruza dituzten DVD-18 izenekoak. Baina, azken hauek ez dira erabiltzen, batez ere, ezin delako diskoaren alde bat erabili serigrafiatzeko eta laserrak diskoaren goi eta behealdean egon behar duelako, kostuak asko handituz.

Ikus, gainera

DVD

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.