DTMF

DMTF (Dual-tone multi-frequency) Telefono-sistema batean, maiztasun desberdinak dituzten bi banda darabiltzan seinalizazio-teknika bat da. Banda batek lau maiztasun baxu ditu, eta beste banda lau maiztasun altu. Telefonoko tekla bat (digitu bat) zapaltzean, banda desberdineko bi maiztasun (baxu eta altu bana) gurutzatzen dira, eta bi tonuren konbinazioa den soinua entzuten da. Hurrengo taulan, tekla bakoitza zapaltzean gurutzatzen diren maiztasunak ikus daitezke:

DTMF taula
1209 Hz 1336 Hz 1477 Hz 1633 Hz
697 Hz 1 2 3 A
770 Hz 4 5 6 B
852 Hz 7 8 9 C
941 Hz * 0 # D
Telefono baten teklak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.